Aurkezpena
Okendo Zinema Taldea zazpigarren artea maitatzen dugun jende talde batek osatzen degu.
Lasarte-Oriako herritarrei kalitatezko zinema hurbiltzea da gure asmoa.
80. hamarkadan piztu genuen proiektorea eta denboraldi bat stand by-en egon ondoren hemen gaude berriro.
Aurrekoetan bezela, emanaldiak Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxean izango dira. Sarrerak 4,65€-tan salduko dira osteguneko saiorako eta 5,85€ igandeko saiorako.
Internet bidez ere erosi daitezke 4,24€ Osteguneko saioa eta 5,30€ Igandeko saioa http://www.lasarteoriasarean.eu webgunean
ZINEMAN IKUSTEN GERA!!


