60. Zinemaldia

60. Donostiako Zinemaldiaren balantzea

De nuevo con vosotros, y con ganas de compartir con nuestra gente lasarteoriatarra, todas las alegrías y las decepciones recogidas en este último Zinemaldi 60, para que os sirvan de referencia a la hora de animaros a vivir esta pasión que nos une.

Como todos los años, dos miembros del talde hemos dedicado diez días de Septiembre al séptimo arte, donde nos hemos sumergido en la programación que este año ha sido especialmente rica en diversidad en cuanto a países y temáticas.

El glamour que ha querido apoyar la celebración del 60 aniversario del Festival se ha hecho palpable a lo largo de todas las jornadas, celebrado por unos y criticado por otros en los tiempos de crisis que corren. Siempre que venga acompañado de una buena selección de cintas, como creemos que ha sido el caso,  por nuestra parte entendemos que contribuye a mantener la buena posición de este evento.

Nosotros nos hemos sentido satisfechos y una vez más bien cuidados por la organización de este Zinemaldi, apoyando de esta forma a los taldes  de cine de los pueblos, y concretamente en nuestro caso de LasarteOria y Okendo Zinema Taldea. Las dos acreditaciones que se nos brindan cada año, nos sirven de guía para estructurar la programación de cine de cada temporada, como podréis observar en nuestra página web www.okendozinemataldea.org. Vaya por delante nuestro agradecimiento.

Hemos realizado una selección de las películas que más nos han llegado, y que estamos teniendo en cuenta en nuestras proyecciones, y así mismo, a la hora de asistir a otros cines, os ayuden a una interesante selección.

Una vez más, os seguimos animando a invertir parte de vuestro tiempo en este llamado séptimo arte, y a disfrutar juntos compartiéndolo.

Cámara… y acción!

AMOUR  ( Love )

AMOUR

Director:  Michael Haneke

Guión: Michael Haneke

Año: 2012

País: Noruega

Reparto: Jean-Louis Trintignant, Emmanuelle Riva, Isabelle Huppert, William Shimell, Ramón Agirre, Rita Blanco, Alexandre Tharaud, Laurent Capelluto, Carole Franck, Dinara Drukarova

Premios:

2012: 5 Nominaciones a los Oscar, incluyendo película, director y film habla no inglesa
2012: Festival de Cannes: Palma de Oro (Mejor película)
2012: Globos de Oro: Mejor película de habla no inglesa
2012: Premios César: 10 nominaciones, incluyendo Mejor película
2012: Premios del Cine Europeo: Mejor película, director, actor y actriz. 6 nominaciones
2012: Critics Choice Awards: Mejor película de habla no inglesa. 2 nominaciones
2012: 2 Premios BAFTA: Mejor película extranjera y actriz (Riva). 4 nominaciones
2012: Independent Spirit Awards: Nominada a Mejor película extranjera

 Película simple y honesta acerca de la vejez, la enfermedad y la muerte, pero de lo que realmente nos habla es de AMOR con mayúsculas. Realmente es una historia de amor, en la salud y en la enfermedad. Pese a la aparente frialdad cada segundo de la película conmueve.

Al mismo tiempo es una historia de terror. Terror al cambio, a la pérdida de identidad al cambio ajeno, a la soledad, a la enfermedad…, a la humanidad finalmente y su indeseada caducidad.

Planos fijos dando una perspectiva al espectador, transformándolo en observador.

Al igual que en la cinta blanca, el director destaca por su capacidad para crear atmósferas de intensidad que con pocas palabras expresan los sentimientos profundos de los personajes.

Magistrales actuaciones de Jean Louis Tritignant y Emmanuelle Riva.

60. Donostiako Zinemaldiaren sariak

SAIL OFIZIALA
FILM ONENAREN URREZKO MASKORRA
DANS LA MAISON, François Ozon (Frantzia)
 
EPAIMAHAIAREN SARI BEREZIA
BLANCANIEVES, Pablo Berger (Espainia-Frantzia)
 
ZUZENDARI ONENAREN ZILARREZKO MASKORRA
FERNANDO TRUEBA, , EL ARTISTA Y LA MODELO (Espainia)
 
EMAKUMEZKO AKTORE ONENAREN ZILARREZKO MASKORRA ex-aequo
MACARENA GARCÍA, BLANCANIEVES (Espainia-Frantzia)
 
EMAKUMEZKO AKTORE ONENAREN ZILARREZKO MASKORRA ex-aequo
KATIE COSENI, FOXFIRE (Frantzia-Kanada)
 
GIZONEZKO AKTORE ONENAREN ZILARREZKO MASKORRA
JOSÉ SACRISTÁN, EL MUERTO Y SER FELIZ, (Espainia-Argentina-Frantzia)
 
ARGAZKILARITZA ONENAREN EPAIMAHAIAREN SARIA
TOURAJ ASLANI, FASLE KARGADAN / RHINO SEASON (Turkia)
 
GIDOI ONENAREN EPAIMAHAIAREN SARIA
FRANÇOIS OZON, DANS LA MAISON (Frantzia)
 
EPAIMAHAIAREN AIPAMEN BEREZIA
THE ATTACK, Ziad Doueiri (Libano-Frantzia-Qatar-Belgika)
 
 
KUTXA-ZUZENDARI BERRIAK SARIA
CARNE DE PERRO, Fernando Guzzoni (Txile-Frantzia-Alemania)
 
AIPAMEN BEREZIA
PARVIZ, Majid Barzegar (Iran)
 
AIPAMEN BEREZIA
EL LIMPIADOR, Adrián Saba (Peru)
 
HORIZONTES SARIA
EL ÚLTIMO ELVIS, Armando Bo (Argentina-AEB)
 
 
AIPAMEN BEREZIA
DESPUÉS DE LUCÍA, Michel Franco (Mexiko-Frantzia)
 
EUSKALTEL GAZTERIAREN SARIA
PURA VIDA, Pablo Iraburu, Migueltxo Molina (Espainia)
 
SGAE-AUTORE FUNDAZIOA PUBLIKOAREN SARIA
THE SESSIONS, Ben Lewin (AEB)
 
EUROPAR FILMAREN SARIA
THE ANGELS' SHARE, Ken Loach (Erresuma Batua-Frantzia-Belgika-Italia)
 
EUSKALTEL GAZTERIAREN SARIA
7 CAJAS, Juan Carlos Maneglia, Tana Schémbori (Paraguai )
 
 
TVE BESTE BEGIRADA SARIA
SHESH PEAMIM / SIX ACTS, Jonathan Gurfinkel (Israel)
 
MENCIÓN ESPECIAL
THE ATTACK, Ziad Doueiri (Libano-Frantzia-Qatar-Belgika)
 
ZINEMA IKASLEEN XI. NAZIOARTEKO TOPALETA SARIAK
PREMIO Panavision
THE MASS OF MEN, Gabriel Gauchet (National Film and TV School, Erresuma Batua)

Participación en el SHORT FILM CORNER del Festival de CANNES
THE MASS OF MEN, Gabriel Ga uchet (National Film and TV School, Erresuma Batua)
WEDDING DUET, Goran Mihailov (Universitatea Nationala de Arta Teatrala si Cinematografica“I.L. Caragiale”, Errumania)
I THINK THIS IS THE CLOSEST TO HOW THE FOOTAGE LOOKED, Yuval Hameiri and Michal Vaknin (Tel Aviv University, Israel)
 
 
ZINEMA ERAIKITZEN 22. SARIAK
PREMIO CINE EN CONSTRUCCIÓN DE LA INDUSTRIA
GLORIA, Sebastián Lelio (Txile)
 
PREMIO NORTEADO
TANTA AGUA, Ana Guevara, Leticia Jorge (Uruguai-Mexiko-Holanda)
 
ZINEMA MUGIMENDUAN 8. SARIAK
LE VEAU D’OR (THE GOLDEN CALF), Hassan Legzouli (Frantzia-Maroko)
 
MOUG (WAVES), Ahmed Nour (Egipto-Maroko)

Cannesen Urrezko Palmorria irabazi zuen "Amour" eta Berlinen Urrezko Hartza jaso zuen "Cesare deve morire" izango dira Zabaltegi Perlak sailean parte hartuko duten filmetako bi

Aurten ere, ohiko den bezala, nazioarteko zine-jaialdi garrantzitsuetan ikusi ahal izan diren pelikula onenetako batzuk aurkeztuko dira 60. Donostia Zinemaldiaren Zabaltegi Perlak sailean. Honako izenburu hauek guztiak izango dira Publikoaren SGAE-Autore Fundazioa Saria eskuratzeko hautagai: Kudeaketa-erakundeak ikus-entzunezkoen arloko urteroko ekimenari laguntza eskaini dio sektorearentzat duen garrantziagatik.

Editore eta Egileen Elkarteak (SGAE) eta Autore Fundazioak babestuko dute Donostia Zinemaldiaren edizio honetako Publikoaren saria. Sariaren izena Publikoaren SGAE-Autore Fundazioa izango da orain, eta hura irabazten duen filmak 60.000 euro jasoko ditu; gainera, boto gehien dituen Europako filmak ere 20.000 euro irabaziko ditu. Sari-banaketa amaierako galan egingo da, irailaren 29an.

SGAEren bazkideen artean ikus-entzunezko lanen 8.500 egile baino gehiago daude, argudiogile, gidoilari eta zuzendarien artean, eta aurten, sari garrantzitsu honen babesle izango da lehenengoz, Donostia Zinemaldiak egileentzat duen garrantzia dela-eta. Babesletza honekin, SGAEk agerian jarri du ikus-entzunezkoen sormenaren aldeko bere apustu eta laguntza sendoa.

Autore Fundazioa 1997an sortu zuten, SGAEren konpromisoaren eta erantzukizun sozial korporatiboaren adierazpen gisa. Haren helburua egileen eta editoreen alde jarduera sozialak egitea, haiei laguntzea eta haien lanak sustatzea da. Autore Fundazioaren barruan, Buñuel Institutua da egileen ikus-entzunezko sormena sustatzeaz arduratzen dena. 


AMOUR (MAITASUNA)
MICHAEL HANEKE (FRANTZIA-ALEMANIA-AUSTRIA)

Inaugurazioa

Michael Haneke zuzendariaren azken filmak Urrezko Palmorria irabazi zuen Canneseko zinema-jaialdiaren azken edizioan. Protagonistak Georges eta Anne dira, laurogei urteko bi musika-irakasle. Bien arteko amodioa kolokan jarriko da Annek bihotzekoa jasan eta bere gorputza paralizatuta geratzen denean. Jean-Louis Trintignant, Emmanuelle Riva eta Isabelle Huppert dira filmaren protagonistak.

Zortzi film luze aurkeztuko dituzte Donostia Zinemaldiko Zinemira sailean

Donostia Zinemaldiaren 60. edizioan ikusi ahal izango ditugu Zinemira sailerako aurten aukeratutako zortzi filmak. Zinemira Euskal Herrian ekoitzitako zinemari eskainitako atala da. "Estreinaldiak" atalaren barruan, sei ekoizpen berri aurkeztuko dituzte, eta "Panorama" atalak, berriz, aurten ekoitzitako bi film eskainiko ditu.

Estreinatuko diren sei filmak dira Serbitzu Saria irabazteko hautagai. Aurten, gainera, Zinemaldiko beste edozein sailetan aurkezturiko euskal ekoizpenak ere sari horretarako hautagai izango dira. Serbitzu Sariaren helburua euskal kultura eta zinema-industria garatzen laguntzea da. Orotara, 20.000 euro gordin irabaziko ditu filma ekoitzi duenak. Sari hau Donostia Zinemaldiak eta Serbitzu Elkarteak ematen dute elkarrekin.

Aurten Michel Gaztambide gidoilariak jasoko du Zinemaldiak eta EPE eta IBAIA ekoizleen elkarteek euskal zinemagintzako pertsona ospetsu baten ibilbidea saritzeko ematen duten Zinemira Saria. Gaztambidek Julio Medem (Vacas, 1992) eta Enrique Urbizu (La caja 507, 2002, La vida mancha, 2003, No habrá paz para los malvados, 2011) zuzendariekin egin du lan gidoilari gisa, eta Chatarra (Félix Rotaeta, 1991), Santa Cruz, el cura guerrillero (José María Tuduri, 1991), Un poco de chocolate (Aitzol Aramaio, 2008) eta El idioma imposible (Rodrigo Rodero, 2010) lanen gidoiak ere bereak dira. Egin duen lanik berriena Iñaki Elizalderen Baztan filmaren gidoia da. Filma Zinemaldiaren edizio honetako Zabaltegi Bereziak sailean aurkeztuko dute. Zinemira Saria entregatzeko ekitaldia irailaren 23an izango da, Bataplan dantzalekuan egingo den Euskal Zinemaren Festaren barruan.

Irailaren 29an Belodromoan egingo den galan euskal ekoizpeneko ekoitzitako Deus et Machina (Koldo Almandoz) eta Voice Over (Martín Rosete) film laburrak proiektatuko dituzte. Horretaz gain, Antxon Eceiza zuzendariaren Ikuska 20 film laburra ere emango dute, duela gutxi zendu den zinemagile donostiarraren omenez, eta Zinemaldiaren edizio hau ere hari eskainita egongo da.

Antxon Eceiza (1935-2011) zinemagileak Elías Querejetarekin egin zituen lehenengo dokumentalak, A través de San Sebastián (1960) eta A través del fútbol (1962), baita lehenengo film luzea ere, El próximo otoño, 1963an. Espainiako Zinema Berria izenarekin ezagun den mugimenduko kide garrantzitsuentzat jo izan dute, eta lan oso ezagunak egin ditu; besteak beste, El último encuentro (1967), De cuerpo presente (1967) eta Las secretas intenciones (1970). Bestalde, Mina, tiempo de libertad (1976), El complot mongol (1978), Ke arteko egunak (1990) –Zinemaldian eta A kategoriako lehiaketa batean euskaraz aurkezturiko lehenengo filma– eta Felicidades Tovarich (1995) filmak ere zuzendu ditu. Hainbat urtez erbestean izan ondoren, 1977an Euskal Herrira itzuli eta ahalegin handia egin zuen egiazko euskal zinemagintzaren oinarriak ezartzeko. Ikuska proiektuaren bultzatzaile nagusietako bat izan zen. Proiektuak gai gisa Euskal Herria zuten eta euskaraz errodatuta zeuden hogei film labur dokumental biltzen zituen. Gainera, haietako batzuk berak zuzendu zituen, esaterako saila ixten duen eta Belodromoan emango duten Ikuska 20. Eceiza denbora luzez egon zen Donostia Zinemaldiari lotuta. Lehenengo Zuzendaritza Batzordeko kide gisa, 1978 eta 1980 artean, gero hautezpen koordinatzaile gisa eta Kontseiluko kide gisa, 1984tik 1986ra, eta kolaboratzaile gisa 1990ean. 2003an, Zinemaldiaren 51. edizioaren barruan, Ama Lur saria jaso zuen bere karrera osoaren aintzatespen gisa.

Zinemira sailaren barruan, era berean, 2012ko Kimuak programako film laburren aukeraketa ere izango da. Kimuak Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren eta Euskadiko Filmategiaren arteko ekimena da, eta helburua urteko film labur nabarmenenak zabaltzea da. Kimuak aukeraketaren barruan, zazpi film labur bildu dituzte aurten.

Zinemira saila Donostia Zinemaldiak, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta Euskadiko Filmategiak antolatzen dute, Serbitzu Elkartearen eta EITBren babesletzarekin, eta EPEren eta IBAIAren lankidetzarekin.

Zinemira Estrenos


PURA VIDA
PABLO IRABURU, MIGUELTXO MOLINA

PROYECCIÓN ESPECIAL
Documental acerca de un hecho real, sucedido en la cara sur del monte Annapurna. Un montañero, Iñaki Ochoa de Olza, enferma en el Campo IV, a 7400 metros de altura. Durante los siguientes cuatro días, escaladores de más de diez países se esfuerzan por rescatarlo con vida.

Espainiako hamasei film aukeratu dituzte Donostia Zinemaldiko Made In Spain sailean parte hartzeko

Donostia Zinemaldiak urteko espainiar ekoizpen garrantzitsuenetako batzuk aurkeztuko ditu berriz ere Made in Spain sailean. Honako hauek dira Donostia Zinemaldiaren 60. edizioan emango dituzten filmak:


30 AÑOS DE OSCURIDAD (30 URTE ILUNTASUNEAN)
MANUEL H. MARTÍN (ESPAINIA)

Dokumental honek Manuel Cortés “Mijaseko satorra” ezizenaz ezaguturiko gizonaren bizitzako pasarte luze bat irudikatuko du. Cortés hogeita hamar urtez egon zen ezkutuan jazarpen politikoa zela-eta. Gerra Zibilaren espektroa izan zen. Historia hau, errepresioari uko egiteko beren bizitzak sakrifikatu behar izan zituzten hainbat eta hainbat preso politikoren bizitzen isla da.

Zinema Eraikitzen sailak sei film aurkeztuko ditu guztira, Argentinan, Brasilen, Txilen, Mexikon eta Uruguain eginak

Hona hemen aurten aurkeztuko diren lanen izenburuak: Asalto a la Fábrica de Caloventores (Argentina), Estanislao Buisel zuzendariarena; De Menor (Brasil), Caru Alves de Souzarena; Gloria (Txile), 2005 urtean Horizontes Latinos sailean La Sagrada Familia aurkeztu zuen Sebastián Lelio zuzendariarena; Las Horas Muertas (Mexiko-Espainia-Frantzia), Aarón Fernández zuzendariarena; Las Niñas Quispe (Txile-Frantzia-Argentina), Sebastián Sepúlvedarena, eta Tanta Agua (Uruguai), Ana Guevara eta Leticia Jorge zuzendariena. Azken lan hau aurreko Zinema Eraikitzen 21ean izana da, Toulouseko Rencontres Cinémas d'Amérique Latineren barruan.

Zinema Eraikitzen Latinoamerikako zinemarentzako laguntza-programa da, eta urtean bi aldiz egiten da, Donostia Zinemaldian eta Toulouseko Rencontres Cinémas d'Amérique Latinen.

Edizio honetan guztira 94 film jaso ditugu, hamasei herrialdetatik: Alemania, Argentina, Bolivia, Brasil, Costa Rica, Ekuador, Espainia, Frantzia, Italia, Kolonbia, Kuba, Mexiko, Peru, Txile, Uruguai eta Venezuela.

 


Asalto a la fábrica de caloventores
Estanislao Buisel Quintana (ARGENTINA)

Julioren bizitzan hainbat gauza hasiko dira: amodio-harreman bat, lan berri bat, eta proiektu bat lagun zahar batekin. Proiektua fotonobela bat egitea da, eta hura ikustean, ikus-entzunezko narrazio-prozesu baten garapenaren muinean sartuko gara. Maitasuna maitasuna da, eta lan berria liburu-denda bateko saltzaile izatea da. Bertan lapurtzea oso erraza dela konturatuko da Julio, eta horri ekingo dio, besterik gabe. Horrek arazoak ekarriko dizkio neska-lagunarekin, proiektuarekin eta lanarekin.

Zabaltegi-Bereziak sailean Barry Levinson, Kiyoshi Kurosawa, Valeria Sarmiento eta Rosa von Praunheim zuzendarien lanak izango dira, besteak beste

Hamaika filmen proiekzioarekin osatuko da Zabaltegi Bereziak saila. Fikziozko hiru film luzek, animaziozko batek, bost ez fikziozko filmek eta telebistarako sorturiko bi mini-telesailek osatuko dute nazioarteko zinemagile garrantzitsuen eskutik etorriko zaigun askotariko eskaintzak. Guzti hauei aurretik jakinarazitako bost film espainiarrak batu behar zaizkie.


7 DÍAS EN LA HABANA (7 EGUN HABANAN)
Benicio del Toro, Pablo Trapero, Elia Suleiman, Julio Medem, Gaspar Noé, Juan Carlos Tabío, Laurent Cantet (ESPAINIA-FRANTZIA)

Hiri eklektiko baten erretratu garaikidea. Hainbat herrialdetako egungo zazpi zuzendari garrantzitsuk zuzendutako zazpi kapituluk osaturiko film luze baten bidez kontatua: Benicio del Toro, Pablo Trapero, Julio Medem, Elia Suleiman, Gaspar Noé, Juan Carlos Tabío eta Laurent Cantet.

Laurent Cantet, Costa-Gavras, Bahman Ghobadi eta Lasse Hallström zuzendariek osatuko dute Donostia Zinemaldiaren 60. edizioa

Aurretik iragarritako filmekin batera, nazioarteko lau zinemagile garrantzitsuren film berriak lehiatuko dira Urrezko Maskorra irabazteko.


Le Capital (KAPITALA)
Costa-Gavras (FRANTZIA)

Costa-Gavras, Oscar baten eta Cannesen eta Berlinen irabazitako sarien jabe, eta hainbat lan klasikoren egile da, besteak beste, Z (1969), État de siège (1972), Missing (1982) eta Music Box (1989). Filmak Marc Tourneuil sikarioari eta bere igoera geldiezinari buruz hitz egingo digu, eta nola egingo den Kapitalaren jaun eta jabe. Zuzendariaren hitzetan: “Kapitalaren mendeko esklabo gara. Hura kolokan dagoenean, gu ere kolokan geratzen gara. Hazi eta garaitu egiten duenean, poztu egiten gara. Nork askatuko gaitu? Guk askatu beharko genuke? Behintzat haren zerbitzura nor dagoen eta zer egiten duen jakin beharko genuke”. Filmaren protagonistak Gad Elmaleh eta Gabriel Byrne dira.

Hamazazpi film lehiatuko dira Kutxa-Zuzendari Berriak saria eskuratzeko

Donostia Zinemaldiaren 60. edizioak honako herrialde hauetako zinemagileen lanak aurkeztuko ditu Zuzendari Berriak sailean: Danimarka, Holanda, Frantzia, Libano, Alemania, Erresuma Batua, Errumania, Peru, Txile, Paraguai, Brasil, Txina, Iran eta Israel.

Izenburu horiek aldez aurretik iragarritako Espainiako hiru filmei batuko zaizkie: Animals, Marçal Forès zuzendariarena; Chaika, Miguel Ángel Jiménez zuzendariarena, eta Los increíbles, David Valerorena. Guztiak ere Kutxa-Zuzendari Berriak saria eskuratzeko lehiatuko dira. Sariaren irabazlea Sail Ofizialekoa ez den beste nazioarteko epaimahai batek erabakiko du, eta hark izendatutako filmak 90.000 € jasoko ditu, zuzendariaren eta Espainiako banatzailearen artean banatzeko.

60. edizio honetatik aurrera, Zuzendari Berriak atala sail independentea izango da. Sailari indarra emango dion ekimen honen bitartez, Donostia Zinemaldiak nazioarteko zinemagintzako talentu berrien aldeko apustua sendotu nahi du, haien lanei aukera gehiago eskaintzeko eta gure herrialdean bana daitezen bultzatzeko.


7 CAJAS

Juan Carlos Maneglia eta Tania Schémbori (Paraguai)
Europa mailako estreinaldia

Asunción hiriko 17 urteko Víctorren ametsa telebista bat izatea da, eta zazpi kutxa alde batetik bestera eramatea onartuko du 100 dolarren truke. Lan erraza dirudi, baina kutxa horietan mundu guztiak nahi duen zerbait dago. Juan Carlos Maneglia eta Tana Schémboriren lehen lanak Donostiako Zinema Eraikitzen saria irabazi zuen 2011n.

Hamabi film lehiatuko dira Donostia Zinemaldiaren Horizontes Latinos sailean

Donostia Zinemaldiaren 60. edizioko Horizontes Latinos sailaren programazioak hamabi zinemagileren lanak bilduko ditu, Argentinan, Mexikon, Txilen, Brasilen, Uruguain eta Kolonbian eginak. Guztiak ere nazioarteko jaialdi garrantzitsuetan lehiatu dira edo parte hartu dute, baina Espainian aurkeztu gabeak dira, ez jaialdietan, ez zinema-aretoetan.

Sailkatutako pelikula guztiak Horizontes saria lortzeko lehiatuko dira; 35.000 euroko saria, hain justu.


INFANCIA CLANDESTINA, Benjamín Ávila (Argentina-Espainia-Brasil)
Inaugurazioa

Benjamín Ávila zuzendari argentinarraren lehendabiziko fikzioko film luzeak Casa de América saria irabazi zuen 2011n Donostian, Zinema Eraikitzen atalaren barruan. Ondoren, Canneseko Errealizadoreen Hamabostaldian aurkeztu zuten. Pasaporte faltsuei, garajeko gordelekuei, ustekabeko lekualdatzeei, asmatutako urtebetetzeei eta amona ezkutuan ikusteari buruzko film hunkigarria. Haur batek bizitzen eta bizirauten nola ikasiko duen kontatuko digu istorio honek.

62. Donostiako Zinemaldia

Datozen filmak

El gran hotel Budapest
Ostirala, 2014, Urria 24 - 22:00
Boturik gabe

Emanaldien historikoa

Boturik gabe
Boturik gabe
Her
Boturik gabe
Boturik gabe
Boturik gabe

Hizkuntzak