60. Zinemaldia

Barbara Albert, Ziad Doueiri, François Ozon, Carlos Sorin eta Emily Tang zuzendariak lehiatuko dira Donostia Zinemaldiaren 60. edizioko Sail Ofizialean

Donostia Zinemaldia azken lanak aurkeztera etorritako nazioarteko zinemagile ospetsuen bilgune bilakatuko da aurten ere. Austria, Libano, Frantzia, Argentina eta Txina aldeko zuzendariak elkartuko dira Urrezko Maskorra lortzeko. Laster iragarriko ditugu Sail Ofizialean lehiatuko diren gainerako filmak ere.


ALL APOLOGIES, Emily Tang (Txina)
Emily Tang (Perfect Life) zuzendari txinatarraren hirugarren filma. Bere semea istripu batean galdu ondoren, Cheng-ek Zhen-i, gidari errudunaren emazteari, beste ume batekin konpentsatu dezan eskatzen dio. Auzitegiko epaiak, medikuko fakturak eta Cheng-en jarrera mehatxagarriarekin estututa, Zhen-ek erabaki ezmoral baten paradoxei aurre egin behar die.

"Arbitrage" filmak inauguratuko du Donostia Zinemaldiko lehiaketarako Sail Ofiziala, Richard Gere eta Susan Sarandon protagonista dituela

Donostia Zinemaldiko 60. edizioak Arbitrage filmaren Europako estreinaldia aurkeztuko du inaugurazio ekitaldian. Film estatubatuarra Sail Ofizialean lehiatuko da, eta Richard Gere eta Susan Sarandon ditu protagonista. Hala, bi aktoreak Donostiara itzuliko dira. Biek ala biek ere Donostia saria jasota daukate aurretik; beren ibilbidea errekonozitzen duen saria, hain justu: Richard Gerek 2007an ospaturiko 55. edizioko zinemaldian eta Susan Sarandonek 1995. urteko 43. edizioan.

Arbitrage goi mailako finantzen munduko maitasunari eta leialtasunari buruzko thriller estu eta seduktorea da. Gere eta Sarandonez gain, Laetitia Casta, Tim Roth, Brit Marling eta Nate Parker ere ageri dira filmean. Filmaren protagonista Robert Miller magnatea (Richard Gere) da; 60 urte betetzeko bezperan, arrakasta amerikarraren erretratu perfektua dirudi, dela bizitza pertsonalean, dela familiakoan. Ellen emazte fidela (Susan Sarandon), Brooke alaba eta bere inperioaren oinordekoa (Brit Marling) beti ondoan dituela ageri da. Baina, etxe handi eta dotorearen urrezko hormen atzean, Miller etsipenak jota egongo da, bere inperioa banku handi bati saldu nahi baitio, egin duen iruzur bat ezagutarazi baino lehen. Gainera, maitasun istorio bat bizi du arte-merkatari frantses batekin (Laetitia Casta), emazteak eta alabak jakin gabe. Arazoak sortzen dizkion inperioaz libratu behar duenean, hain justu, ustekabeko akats anker batek iraganeko mamuak bistaratuko dizkio, eta moral bikoitzaren mugen aurrean jarri beharko du.

Arbitrage Nicholas Jareckik idatzi eta zuzendu duen lehenengo fikziozko film luzea da. Jarecki talentu gaztea da, eta 2002an argitaratu zuen best-seller batekin egin zen ezaguna: Breaking In: How 20 Film Directors Got Their Start. Jareckik The Outsider dokumentala zuzendu du, Bret Easton Ellisen The Informers nobelaren pantailarako egokitzapena idatzi du, eta James Tobacken Tyson dokumentala ekoitzi du. Azken horrek epaimahaiaren Sari Berezia lortu zuen Cannesko zinema-jaialdian, 2008an.

Arbitrage Donostia Zinemaldiaren 60. edizioa inauguratzeko ekitaldian emango dute, irailaren 21ean. TriPicturesek banatuko du filma Espainian eta aldiz, Parlay Films arduratuko da nazioarteko banaketaz.

 

71. Donostiako Zinemaldia

Emanaldien historikoa

Boturik gabe
Boturik gabe
Zure botua: Ezer ez Batez bestekoa: 5 (Boto 1)
Boturik gabe
Boturik gabe

Hizkuntzak