71 Donostia Zinemaldia 2023 / 71 Festival de cine de San Sebastián 2023

Kaixo lagunok.
Hemen gara, urtero bezala, azkeneko zinemaldiko bizipenak zuekin partekatzeko.
Herrietako zineklubentzako, zine talde txikientzako, ze inportantea den horrelako aukera izatea behin eta behingoz aipatzeaz ez gara nekatzen.
Aurtengo aukeratutako filmak gustokoak izan ditugu, batzuk besteak baino gehiago, noski, baina guztiekin disfrutatzen, droga moduko bat bezala izango balitz.
Nekatuta, oso, baina pozik, asetuta.
Filma batzuen komentarioak hemen utziko dizkizuegu, aukeratutako pelien batzuei buruz. Zuek, nonbait, erreferentzi bat izateko ere, beste bat, behintzat.
Eta beti bezala zinematara, gure kultur etxera, gure emanldietara etortzeko konbidatzen zaituztegu.
Bertan ikusten gara.
Ondo izan familia.

BLAZH

Zuzendaria: Ilya Povolotsky
Gidoia: Ilya Povolotsky
Antzezleak: Maria Lukyanova, Gela Chitava
Argazkia: Nikolay Zheludovich
Musika: Aleksandr Kletsov
Iraupena: 119 min
Autokarabana zahar bat Errusiako probintzia urrun bat zeharkatzen ari da, barruan nerabe bat,
haren aita eta herdoildutako film-proiektagailu bat daramatzala. Denbora luzea daramate
errepidean, leku misteriotsu eta bitxien artean noraezean, isolatutako lekuetan zehar. Alaba
ohituta dago aitaren malenkoniara eta haren bizitzan joan-etorrian ibili ohi diren
emakumeetara. Aitak alabaren gutiziak jasaten ditu. Baina dena aldatuko da iparralderako
bidaian, euren mundua —toki estu hartan itxaropen, zauri, beldur eta lurperatu gabeko
iraganarekin batera paketatua— azkenean lehertzen denean.
Ilya Povolotskyren estreinako fikziozko filma zuzendari errusiarraren abileziaren erakusle da.
Blazh obra atmosferiko bat da, orijinala eta bakana, belaunaldien arteko tentsioa oinarri
duena, nerabe bilakatzen ari den haur baten eta bere aitaren arteko harremanaren
ikuspuntutik. Haien arteko isiltasuna da nagusi, eta horren kontrastea da filmean zehar
gurutzatzen dituzten Errusiako landa eremuko zonalde eta paisaia erraldoi eta politak; talka
eta oposizio hori pantailaratzen jakin du Povolotskyk, beraz. Zuzendari lana, oro har, eta
antzezle lanek oso ongi funtzionatzen dute, eta horiek bilakatzen dira filmaren punturik
garrantzitsuenak.
Zer egin, nola, zertarako, non izan… Pertsona batek bere bizitzan hainbatetan bere buruari
egiten dizkion galderek oihartzuna dute Blazh-en. Odisea eta melankolia nahastuta, azken
hamarkadetan Errusiako zineman agertzen diren hainbat elementu erabiltzen ditu zuzendariak
modu eraginkorrean. Zertarako? Baliteke hiltzen ari den herrialde bat pantailaratzeko; hil, edo,
behintzat, sakonetik, errotik moldatzen ari den estatu bat erakusteko.

FINGERNAILS ( Esto va a doler)

Dirección: Christos Nikou
Guión: Christos Nikou, Sam Steiner, Stavros Raptis
Reparto: Jessie Buckley, Riz Ahmed, Jeremy Allen White, Luke Wilson, Annie Murphy
Fotografía: Marcel Rev
Música: Christopher Stracey
Duración: 113 min
País: Estados Unidos
Dirigida por el cineasta inglés de origen griego Christos Nikou es su segundo largometraje en la gran pantalla.
La propuesta es un viaje interesante, que parte de una situación distópica, y presenta un Instituto del Amor, que logra medir de forma científica el grado de enamoramiento entre dos seres humanos. Con la inteligencia artificial, ya casi presente en nuestras vidas, y con el conocimiento del amor como una reacción neurobiológica en el cerebro causada por una combinación de hormonas. Para ello se acaba de inventar una máquina que estudiando las uñas mediante una nueva tecnología médica puede predecir si una pareja es compatible y duradera en el amor. Algo que puede ahorrar mucho tiempo a la hora de saber si una relación merece la pena o no funciona.
La prueba por cierto es muy dolorosa, ya que consiste en arrancar una uña a cada miembro de la pareja. Es una forma de sacrificio para ver si ese sentimiento de amor supera el dolor recibido. ¿Molaría que una máquina analizase las uñas y resolviese de forma unívoca nuestras relaciones amorosas?. Si solo hay una media naranja en toda nuestra vida, ¿para qué perder el tiempo en amoríos? El caso es que a lo mejor nos quedamos sin uñas de tanto buscar.
Bajo esta premisa tan loca se desarrolla la historia de esta película, una distopía de ciencia ficción.
Mi visión es que una máquina podrá darnos un resultado analítico de los sentimientos del corazón, pero el amor es irracional, y contra eso no hay análisis que valga. El amor duele. Vincularte con alguien es abrir una puerta a la emoción pura, al gozo, la alegría, pero también al dolor o la decepción. Nadie nos puede asegurar nada al cruzar esa puerta. Aunque pobre del que no se atreva a cruzarla, a arriesgarse a sentirse vulnerable. Estará quizás más seguro, pero habrá renunciado a una de las fuentes que más nos conecta con ser humanos y con sentirnos vivos.
El uso del humor negro está latente. Ocurrente, con graciosos diálogos, llenos de ingenio, es muy simpática.
Un director al que habrá que seguirle la pista porque puede darnos cosas muy interesantes.

CAMPING DU LAC

Zuzendaria: Eleonore Saintagnan
Gidoia: Eleonore Saintagnan
Antzezleak: Eleonore Saintagnan, Anna Turluc’h, Jean-Benoit Ugeux, Rosemary Standley, Wayne Standley, Etienne Siberil
Argazkia: Michael Capron
Musika: Yannick Dupont, Gaetan Campos
Iraupena: 69 min
Dokumentalgintzan egindako bidea, eta horretan lorturiko esperientzia fikziora eraman du
Eleonore Saintagnan zuzendariak bere lehen filmean. Camping du Lac, izatez, obra arrunt bat
da, apala; bai filmaren egiturari eta istorioari dagokionez, baita iraupenaren kasuan ere.
Dokumentalaren eta fikzioaren arteko hibrido moduko bat da, eta hasiera-hasieratik geratzen
da hori agerian, besteak beste, protagonistaren figurari esker, Eleonore deitzen da, eta
Saintagnanek berak egiten du pertsonaia nagusi horren aktore lana.
Eleonore mendebalderantz doa, baina autoa Bretainia erdian matxuratuko zaio. Han bungalow
bat alokatuko du, laku baten pareko kanpin batean; diotenez, elezaharretako piztia bat bizi da
laku horretan. Mobile hometik mobile homera, orainaldia behatu eta iragana gogoratuko du
protagonistak, eta, azkenean, fikzioak hartu egingo du.
Camping du Lac-ek Epaimahairen Sari Berezia eskuratu zuen Locarnoko jaialdiko Cineasti del
Presente sailean. Istorio bitxi eta gertuko bat kontatzen du, pertsonaia ezin bereziagoak lekuko
dituena; hori guztia da, azken finean, filma erakargarri bilakatzen duena, haurrentzako istorio
batetik gertu egoteraino. Fantasiaz eta sorpresaz betea da, eta ez du inoiz aspertzeko moduko
momenturik pantailaratzen, nahiz eta ez den erraza honako bi elementu hauen nahasketa
arrakastatsua lortzea, eguneroko irudiak eta istorio mitologikoak uztartzea.
Era horretara, egiazko errealitate bat islatzen du Saintagnanek, fikzioan bilduta. Hori zen
zuzendariaren asmoetako bat, eta horregatik pasatu zuen urtebete inguru Bretainian bizitzen,
filmeko tokiak eta elezaharrak ezagutzeko. Esperientzian eta egunerokoan oinarrituriko obra
osatu du, hortaz, zinemagile frantsesak.

EVIL DOES EXIT

Zuzendaria: Ryusuke Hamaguchi
Gidoia: Ryusuke Hamaguchi
Antzezleak: Hitoshi Omika, Ayaka Shibutani, Ryuji Kosaka, Rei Nishikawa
Argazkia: Yoshio Kitagawa
Musika: Eiko Ishibashi
Iraupena: 105 min
Drive My Car filmarekin 2021ean lorturiko arrakastaren ondoren —besteak beste, Gidoirik
onenaren eta FIPRESCI sariak Cannesko jaialdian, eta Nazioarteko filmik onenarena
Oscarretan—, ulergarria izan zitekeen Ryusuke Hamaguchi zinemagileak salto bat egin nahi
izatea, eta eskala eta aurrekontu askoz ere handiagoko obra bat egin nahi izatea. Zuzendariak,
ordea, kontrako bidea egin du, Evil Does Not Exist aurreko filma baino askoz ere xumeagoa da,
eta zuzendariaren beste obrekin zerikusi handiagoa du Drive My Car-ekin baino. Eremu
ezagunago batera itzulita, Hamaguchik ohiko trebetasuna eta kalitatea erakutsi du berriz ere.
Takumi eta bere alaba, Hana, Tokiotik gertuko herri batean bizi dira. Aita-alaben bizitzak kalte
handia jasango du, biek ala biek jakiten dutenean euren etxetik gertu kanpin xarmagarri bat
eraikiko dutela, hiriko biztanleek naturarako eskapada erosoak egin ditzaten.
Plano luzeen bitartez, gaur egun eztabaida politikoen eta ekonomikoen erdigunean dagoen
gaietako bat pantailaratu du Hamaguchik, naturaren eta gizakiaren arteko konexioa, eta
ingurumenaren zaintza. Bere filmografian ohikoa den lasaitasunaren eta abiadura txikia
erabilita, zuzendariak eguneroko eszenetan jarri du arreta, eta, isiltasunak baliatuta,
gogoetarako tartea ematen dio ikusleari, gertukoa den errealitate bati behin eta berriz
erreferentzia egiteko.
Unibertsala den gatazka baten kronika bat izan liteke, oro har delikatua, emozioz betea,
konplexua. Zinemagileak elementu gutxi ditu esku artean, baina ez ditu gehiago behar,
horiekin obra ikaragarri bat osatzeko abilezia erakusten baitu beste behin ere. Evil Does Not
Exist Veneziako Biennale jaialdian aurkeztu zuen Hamaguchik, eta Epaimahaiaren Sari Nagusia
jaso zuen.

FINGERNAILS

Zuzendaria: Christos Nikou
Gidoia: Christos Nikou, Sam Steiner, Stavros Raptis
Antzezleak: Jessie Buckley, Riz Ahmed, Jeremy Allen White, Luke Wilson, Annie Murphy
Argazkia: Marcel Rev
Musika: Christopher Stracey
Iraupena: 113 min
Yorgos Lanthimosen antzerako bitxitasunetik tiraka, Christos Nikous zuzendariak —hura ere
greziarra— oihartzuna izan zuen 2020an, Mila bere opera prima-rekin. Fingernails bere
bigarren film luzearen kasuan, Nikousek jada Ameriketako Estatu Batuetarako jauzia egin du,
ingelesezko obra bat osatzeko; umorezko proposamen bat da, distopikoa, eta berriz ere
Lanthimosen estiloa oroitarazten duena, eta, tarteka, baita Charlie Kaufmanena ere.
Annak eta Ryanek benetako maitasuna aurkitu dute. Teknologia berri baina eztabaidagarri
batek erakutsi die hala dela, Maitasunaren Institutua delako enpresan, bikoteek aukera dute
haien maitemindu ziurtagiria lortzeko, proba bat gainditu ostean; azazkal bat kentzen diote
bakoitzari, eta mikrouhin labeen antza duen makina batek emango du emaitza, maiteminduta
dauden ala ez. Arazo bakar bat dago, Anna ez dago ziur. Orduan, institutu horretan postu bat
onartu, eta Amir ezagutuko du.
Fingernails filmari aitortu behar zaio berritasunerako eta imajinazio handirako abilezia duela,
baita ikuslea erakartzekoa ere, baina baditu, oro har, ideia horien ordez arreta handiagoa
bereganatzen duten zenbait alde negatiboago. Gehiegi azaltzen du istorioa eta ideia nagusia,
eta ohiko komedia erromantiko bat pantailaratu besterik ez du egiten, sakontasunik gabea; ez
du ezustekorako tarterik ere, erraza baita aurreikustea zer gertatuko zaien, batez ere, hiru
protagonista nagusiei.
Eta horiek antzezten dituzten aktoreek —hirurak ezagunak— ez dute konexio berezirik
erakusten pantailan; hain justu, haiek dira, lehen kolpean behintzat, filma ikusteko arrazoi
erakargarrienetako bat, baina, finean, antzezlanek ez dute Fingernails obra sinple bat izatetik
salbatzen.

INSIDE THE YELLOW COCOON SHELL

Zuzendaria: An Pham Thien
Gidoia: An Pham Thien
Antzezleak: Le Phong Vu, Nguyen Thi Truc Quynh, Nguyen Thinh, Vu Ngoc Manh
Argazkia: Hung Dinh Duy
Musika: Vuong Gia Bao, Xander Toh
Iraupena: 179 min
Zinemazaleentzat, An Pham Thien zuzendari vietnamdarra sekulako ezusteko bat izan da, eta
albiste pozgarri bat. Hori da, oro har, bai ikusleek, baita kritikoek ere duten aho batezko iritzia
zinemagile horren lehen film luzea ikusi ondoren. Inside the Yellow Cocoon Shell sorpresa bat
izan da, batez ere zuzendaritza eta argazki lanari erreparatuta; bidaia bat da, agian mistikoa,
agian espirituala, baina, gauza horien guztien gainetik, esperientzia bisual bat da.
Thien uzkurrak Saigonen moto-istripu arraro batean hildako koinataren gorpua eta mirakuluz
bizirik atera den haren seme Dao, bost urtekoa, bere jaioterrira eraman behar ditu, landa-
eremura. Thien urte batzuk lehenago desagertu zitzaion anaia nagusia bilatzen hasiko da, Dao
haren eskuetan uzteko. Bidean, Thienek amets iradokitzaileak eta topaketa liluragarriak izango
ditu, eta horiek oroitzapen erreprimituak eta desira debekatuak piztuko dizkiote. Bilaketa
fantasmal horien labirintoan, bizitzeko arrazoiari buruzko krisi existentzial bati aurre egin
beharko dio Thienek.
Plano luze, motel eta travelling-ez josita, zuzendari vietnamdarrak frogatu egin du ikuspuntu
berezi eta bakan bat duela, eta horri zukua ateratzeko nahikoa gaitasun duela. Film hau ikustea
mundu jakin batean sartzea da, esperientzia zehatz bat bizitzea; eta hori lortzea, gaur egun, ez
da batera erraza. Hori bai, Inside the Yellow Cocoon Shell film oso exijentea da, bai pantailan
agertzen denarengatik, bai luzerarengatik ere, hiru ordukoa.
Edonola ere, horrek ez du eragozten ikusi beharreko moduko obra ez izatea; eskaintzen
duenaz gain, oso interesgarria izan daitekeen ibilbide baten lehen harria jarri duelako. Azken
horren erakusle da zuzendari vietnamdarrak Lehen Filmik Onenaren Urrezko Kamera saria
lortu zuela Cannesko jaialdian, Zuzendarien Hamabostaldian aurkeztu zuenean.

MEMORY

Zuzendaria: Michel Franco
Gidoia: Michel Franco
Antzezleak: Jessica Chastain, Peter Sarsgaard, Brooke Timber, Merritt Wever, Elsie Fisher, Josh Carles, Jessica Harper
Argazkia: Yves Cape
Soinua: Javier Umpierrez
Iraupena: 103 min
Michel Franco zuzendari mexikarraren ibilbidea eta bere obrak ezaguturik, gauza bat espero
daiteke Memory ikusi aurretik, baina film hori amaitzean kontrakoa da sentsazioa. Ustekabean,
Francok kaltetuta dauden bi gizakiren arteko konexio bat lantzen du, modu oso eskuragarrian,
eta Jessica Chastain eta Peter Sarsgaard aktoreen antzezpen ikaragarriek lagunduta
—Sarsgaardek Gizonezko Aktorerik Onenaren saria jaso zuen Veneziako Biennale jaialdian—.
Errukiberago agertu da oraingoan zuzendari mexikarra —hori da berritasunetako bat—,
narratibarako elementu zehatz batzuekin eta distantzia markatzen duen zuzendaritza lan bat
baliatuta —obserbazioari arreta emanda—; finean, gogoeta existentzial interesgarriak
pantailaratzeko.
Sylvia gizarte langileak bizitza erraza eta egituratua darama, bere alaba, bere lana eta
Alkoholiko Anonimoetako bilerak. Errutina hori irauli egingo da Saul bere atzetik joatean
institutuko bileratik etxera. Ustekabeko topaketa horrek iraganerako atea ireki eta eragin
handia izango du biengan.
Melodramarako bidean murgiltzen den arren, Memory-ren arrakastetako bat da aldi berean
eztabaida bat planteatzen duela eta ez duela interpretazio zehatz bat inposatzen auzi nahiko
eztabaidagarri horren inguruan. Film gogorra eta polita da aldi berean, memoriaren,
identitatearen, zoriontasunaren eta konfiantzaren dilemak aztertzeko balio duena.

MMXX

Zuzendaria: Cristi Puiu
Gidoia: Cristi Puiu
Antzezleak: Bianca Cuculici, Laurențiu Bondarenco, Otilia Panaite, Florin Țibre, Igor Babiac, Roxana Ogrendil, Adelaida Perjoiu, Dorian Boguța, Dragoș Bucur, Marin Cumatrenco
Argazkia: Ivan Grincenco, Silviu Stavila
Musika: NA NA
Iraupena: 160 min
Cristi Puiu Errumaniako zuzendari ezagunaren azken filmaren izenak, MMXX-k, erreferentzia
ezagun bat egiten du, 2020. urtea, koronabirusaren pandemiarena. COVID-19a da, hain justu,
Puiuren obra zeharkatzen duen gaitza, nahiz eta hori ez den istorio sorta horretako gai bakarra.
Oana Pfifer terapeuta gaztea apurka-apurka korapilatuko da bere pazienteari egiten dizkion
galderekin. Bere urtebetetzeaz kezkatuta, Mihai, Oanaren anaia, kontrola dezakeena baino
askoz ere handiagoa den istorio batean harrapatuta dago. Septimiu –Oanaren senarra– bere
osasunaz kezkatuta dago, eta arreta handirik gabe entzuten du bere lankide bat tartean izan
zuen istorio bitxi bat. Bien bitartean, Narcis Patranescu krimen antolatuaren arloko
inspektoreak istorio kezkagarri eta ilun bati egin beharko dio aurre, hileta batean neska gazte
bat itauntzen duen bitartean.
Filma 2021ean egindako interpretazio tailer batean jaio zela azaldu zuen zuzendariak, eta,
horri esker, lau istorio josi ditu Puiuk filmean; lehen hiru ataletan, pertsonaia gehienak
errepikatzen dira, eta, azkenekoan, aldiz, ia denak dira berriak. Errumaniako zuzendariaren
obrak baditu gogoeta eta eszena interesgarri asko, baina koronabirusaren pandemiaz harago
hari sendorik ez egoteak kalte egiten dio filmaren egiturari, eta erraz eragiten du ikuslea
MMXX-tik aldentzea. Puiuren zuzendaritza lana ez dago zalantzan, baina istorio batzuen
sendotasun faltak kalte egiten dio filmari. Edonola ere, gizartearen eta norbanakoen jarrerei
buruzko gogoeta interesgarri asko egiten ditu; batez ere, egoismoarekin, arrazismoarekin eta
misoginiarekin zerikusia dutenak. Arlo eta eszena askotan, ikuslea ispiluaren aurrean jartzea
lortzen du zuzendariak. Eta ez, preseski, momentu eroso baterako.

UN AMOR

Dirección: Isabel Coixet
Guión: Isabel Coixet, Laura Ferrero. Novela: Sara Mesa.
Reparto: Laia costa, Hovik Keuchkerian, Hugo Silva, Luis Bermejo, Ingrid García, Francesco Carril, Violeta Rodríguez.
Fotografía: Bet Rourich
Duración: 128 min.
País: España
Laia Costa interpreta a una joven traductora de 30 años que, agobiada con su vida, escapa a un pueblo de la Rioja. Allí ella sigue estando tan agobiada como antes. En el pueblo alquila una vieja casa que está tan derruida como el ánimo de su nueva inquilina.
Nat, personaje que interpreta Laia Costa, se siente perdido, tomando decisiones contradictorias, aparenta ser lo que no puede ser, deseando demostrar que no es en lo que parece haberse convertido. Seguramente, una persona en momentos de debilidad, en una etapa de cambio.
El pueblo es el escenario donde proyecta su tormento interior. Un pueblo de paisaje frío e inhóspito como se presenta La Escapa. El retrato del pueblo es en cierto modo claustrofóbico. Es un lugar que desde el primer momento genera rechazo. Y es a través de este escenario donde se va plasmando el mundo interior tan complejo de la protagonista.
Creo que la mayoría de las personas la han interpretado como la historia de una mujer contra un pueblo. Para mí es la historia de una mujer contra sus propios demonios. Demonios que la llevan a la desesperación. De la que finalmente ella es la responsable. Desde luego, se topa con un paraje hostil y recibe un trato deplorable e injusto en varias ocasiones, pero antes que víctima de los habitantes de ese pueblo, Nat lo es de su propia dificultad de enfrentarse a lo que siente y sentirlo.
Es, al final, una búsqueda de sí misma. Una reflexión sobre nuestro propio universo, el conocerse a sí mismo para poder caminar hacia delante
Dice la frase popular que lo bueno de tocar fondo es que ya solo te queda subir. Un amor refleja ese descenso a los infiernos y el proceso por el cual se adquiere la fuerza necesaria para iniciar esa patada que te llevará a la superficie.
Para mí es un viaje de autodescubrimiento.

EL REALISMO SOCIALISTA

Zuzendaria: Raul Ruiz, Valeria Sarmiento
Gidoia: Raul Ruiz, Valeria Sarmiento
Antzezleak: Jaime Vadell, Juan Carlos Moraga, Javier Maldonado, Nemesio Antunez, Waldo Rojas, Marcial Edwards
Argazkia: Jorge Muller
Musika: Jorge Arriagada
Iraupena: 78 min
Raul Ruiz zuzendari txiletarraren El Realismo Socialista, berez, 1973ko film bat da. Baina obra
hori, arrazoi asko tarteko —estatu kolpe bat, esaterako—, amaitu gabe, eta, beraz, estreinatu
gabe geratu zen. Valeria Sarmiento zuzendari txiletarrak, zeina Ruizen alargun eta ohiko
lankide ere izan zen, lana berreskuratu, berregin eta amaitu egin du, eta lehendabizikoz
erakutsi zuten Donostiako Zinemaldian.
Salvador Allende Txileko presidentearen Unidad Popular delakoaren prozesuaren –1973an
Txilen izandako kolpe zibiko militarraren aurrekoaren– interpretazio satirikoa da. Mundu
ezberdinak kateatzen dituen kontakizun koral bat da filma. Batetik, langileen eta lumpen-aren
mundua dugu, Lucho pertsonaia nagusiarekin; bestetik, Unidad Popular delakoaren aldeko
intelektual talde baten mundua (burgesia txikiaren ordezkariak biltzen dituen fronte poetiko
bat). Une jakin batean, pertsonaia horiek gurutzatu eta adiskidetu egingo dira (ustez,
behintzat), baina indarkeria handiko eszenekin amaituko da harreman hori, garaiaren
interpretazio satirikoa izanik.
Mende erdiren ondoren osatu den arren, El Realismo Socialista filmak ikuspuntu kritiko bat
erakusten du garai hartan itxaropentsutzat eta eredugarritzat jo zuten prozesu batez aritzean.
Dokumentalaren eta komediaren arteko hibrido moduko bat da, eta une batzuetan badirudi
errealitateko eszenak grabatzen aritu zela Ruiz. Obra ikaragarria da, bai 1973 zela aintzat
hartuta, baita 2023an estreinatu izana ere, Txilen Augusto Pinochet diktadorearen garaiko
konstituzioa aldatzeaz eztabaidatzen aritu baitira urteotan. Eta, horrek, ezinbestean, filmaren
indarra erakusten du, gaur egungo gertakariak eta joerak aztertzeko balio baitu, 50 urte dituen
arren.

LE SUCCESSEUR

Zuzendaria: Xavier Legrand
Gidoia: Alexandre Postel
Antzezleak: Marc-Andre Grondin, Yves Jacques, Louis Champagne, Anne-Elisabeth Bosse, Blandine Bury
Argazkia: Nathalie Durand
Musika: Sebastian Akchote
Iraupena: 112 min
Hitz gutxirekin, ongi kalkulaturiko keinuekin eta tentsioa uneoro mantenduta, Le Successeur
filmak istorio klaustrofobiko eta estugarri bat pantailaratzen du, besteak beste, patriarkatuaz
eta indarkeria matxistaz gogoeta egin, eta horien inguruko kritika zenbait erakusteko. Xavier
Legrand zuzendariak estilo formalago eta estilizatuago bat erabili du oraingoan, bere lehen film
Jusqu’a la Garde-rekin konparatuz gero —Zuzendaririk Onenaren saria jaso zuen Veneziako
Biennale jaialdian, 2017anv—, eta, istorioak hala eskatuta, obra estetikoago bat egin du;
edonola ere, aldaketak aldaketa, mailari eustea lortu dio Legrandek.
Ellias Barnes 30 urteko gizon bat da, eta Parisko moda-etxe ospetsu bateko zuzendari artistiko
izendatu berri dute. Hortik gutxira, bularrean mina sentitzen hasiko da, harengan jarritako
itxaropenak handiak baitira moda munduan. Halako batean, Montrealera (Quebec) itzultzeko
deituko diote, aitaren hileta antolatzeko; aita-semeak aldenduta zauden elkarrengandik
aspaldidanik. Jaioterrira itzultzean, Ellias ohartuko da agian bihotz ahul bat baino askoz
okerragoa den zerbait heredatu duela aitarengandik.
Alexandre Postalen L’Ascendant eleberria oinarri hartuta, beldurraren eta gupidaren arteko
kohabitazio bat ondu du Legrandek, greziar tragediaren kodigoak hartu eta, finean, tragedia
moderno bat eratzeko. Edipok bezala, Elliasek tragediarako bidea egingo du, nahiz eta hori
saihestu nahi duen; ezinbestean, erabaki txarrak hartuko ditu, eta filmak ideia bat ekartzen du
hizpidera, horrekin guztiarekin: zer nolako pisua duen aurrez erabakita edo finkatuta dagoenak
norbere etorkizunean. Nabarmentzekoa, gainera, Marc-Andre Grondin aktorearen lana
pertsonaia nagusia antzezterakoan.

PERFECT DAYS

Dirección: Wim Wenders
Guión: Takuma Takasaki, Wim Wenders
Reparto: Koji Yakusho, Arisa Nakano, Tokio Emoto, Yumi Asou, Sayuri Ishikawa.
Fotografía: Franz Lustig
Duración: 124 min.
País : Japón
Diría que es un canto a la vida de una manera muy concluyente.
La sensación de paz, tranquilidad, conexión con la belleza, y una profundidad decididamente satisfactoria es el estado que quedó en mí tras el visionado de esta maravillosa película.
Después de esto, ¿qué más se puede decir?. Jaja.
Por situarla un poco.
Film coproducido entre Japón y Alemania, que narra una historia cotidiana, la vida normal de un empleado de la limpieza de lavabos públicos.La trama sigue a Hirayama, un limpiador de retretes en Tokio,a quien acompañamos día a día en su absoluta rutina. Todo se repite,casi, todo es igual, casi, pero la actitud , la presencia de este buen hombre hace que nada sea ni igual , ni diferente,ni nada, sólo sea. Y lo que es es un canto a la vida . Una vida que se siente absolutamente honrada, celebrada, amada, sin que la excusa de circunstancias tales en las que se da sirva para dejar de hacerlo.
Wim Wenders transmite todo esto en su dirección de una manera absolutamente genial.
Una historia que llega a nuestros corazones.
Una lección de vida.
Fue un gran regalo, un regalo de paz y belleza por el que me sentí completamente agradecida.

THE ZONE OF INTEREST

Zuzendaria: Jonathan Glazer
Gidoia: Jonathan Glazer
Antzezleak: Sandra Huller, Christian Friedel, Ralph Herforth
Argazkia: Lukasz Zal
Musika: Bridget Samuels
Iraupena: 105 min
Holokaustoaz aritzerakoan, zinemagileek, bata bestearen atzetik, agerian utzi dute galdera
garrantzitsu eta erabakigarri bati aurre egin behar izaten diotela, nola pantailaratu garai hartan
gertaturikoa, nola pantailaratu izugarrikeria hori? Jonathan Glazerren kasuan, estilo
minimalista, zorrotz eta apaindura gutxikoa erabiltzea izan da erantzuna eta metodoa.
Rudolf Hoss Auschwitzeko komandantea eta haren emazte Hedwig euren familiarentzako
ametsezko bizitza bat eraikitzen ahalegintzen dira etxe lorategidun batean, presoen esparrutik
gertu. Horma handi batek banatzen ditu bi munduak, aldi berean hain gertu eta hain urrun
daudenak, eta, batez ere, harreman estua dutenak; hori bai, ez da izugarrikeriarekin, ez da
sufrimendurik ikusten film osoan zehar. Ezer gertatuko ez balitz bezala, kontzentrazio esparru
batetik oso gertu dauden arren. Baina krudelkeria hor dago, plano ia guztietan dago presente,
atzean, familia arruntaren egunerokoan. Hain daude ohituta, hormaren beste aldeko ezerk
jada ez diela erreakzionarazten.
Ia film osoa plano finkoez osatuta dago; museo bateko erakusketa batean egotea bezala da,
sugestioez beteriko minutuen artean. The Zone of Interest-ek gutxitan erabili den filmatzeko
modu bat baliatzen du nazien kontzentrazio esparruez aritzeko, eta, eraginkorra eta aberatsa
den arren, arrakasta izan duenaren sentsazioa ikuslearen araberakoa izango da; zentzu
horretan, Laszlo Nemes zuzendari hungariarrak antzeko estrategia erabili zuen 2015eko Saul
Fia filmean, eta emaitza askoz ere aberasgarriagoa da Glazerrenean baino. Edonola ere, horrek
ez du kentzen zinemagile ingelesaren obra erakargarria eta entzutetsua izatea; horren
erakusle, Epaimahaiaren Sari Nagusia jaso zuela Cannesko jaialdian.

Histórico de proyecciones

Su voto: Ninguno Promedio: 5 (1 voto)
Sin votos aún
Su voto: Ninguno Promedio: 2 (1 voto)
Sin votos aún
Sin votos aún

Idiomas