Begirada gazte, jakinzale eta desafiatzaile batek egingo digu aurten 58. Zinemaldiaren edukia ezagutzeko gonbita

Irailaren 17tik (ostirala) 25era (larunbata) bitartean izango da Donostia Zinemaldia

 

Zientziaren Kutxagunean antolatutako ekitaldi batean eman da ezagutzera 58. Donostia Zinemaldiaren irudi berria. Laugarren urtez jarraian, Oscar Mariné arduratu da Zinemaldiaren diseinu grafikoaz. Aurtengoan, begirada berezi batek gonbidatuko gaitu, irmotasunez, jakin-minez eta desafioz, 58. Zinemaldiaren edukia ezagutzera.

Bederatzi eguneko iraupena izango du Donostia Zinemaldiaren edizio honek; zehazki, irailaren 17tik (ostirala) 25era (larunbata) gauzatuko da. Ohiko moduan, lehiazko hiru atalek, Sail Ofiziala, Zabaltegi eta Horizontes Latinos sailek, osatuko dute Donostia Zinemaldiaren ardatz nagusia.

 

 

 

Sail Ofizialean hamabost film inguru izango dira, Urrezko Maskorra eta palmares ofiziala osatzen duten gainerako sariak eskuratzeko lehian.

ZabaltegiZabaltegi-Zuzendari berriak sailak zuzendari berrien lehenengo edo bigarren filmak ezagutaraziko ditu. Film horiek Kutxa-Zuzendari berriak saria lortzeko lehiatuko dira; 90.000 euroko saria, alegia. Zabaltegi-Bitxiak sailak beste zinema-jaialdi ospetsuetan aurkezturiko edo sarituriko filmen aukeraketa aurkeztuko digu.Publikoaren TCM saria eskuratu ahal izango dute film horiek; 70.000 euroko saria, hain justu. Sail honetan bada beste saririk ere: boto gehien lortzen dituen Europako filmarentzako saria, 35.000 eurokoa. Zabaltegi

Horizontes Latinos atalak sasoi honetan Latinoamerikan eginiko film onenen aukeraketa biltzen du, eta 35.000 euroko Horizontes Latinos saria eskuratzeko aukera ematen die.

Programazioaren barruan beste hainbat ekimen ere izango dira; esate baterako, Made In Spain, Euskal Zinemaren Panorama, Zinema Eraikitzen, Zinema Mugimenduan eta Zinema Eskolak.

 

Atzerabegirakoak:
Don Siegel eta .doc -
Ez fikzioaren bide berriak

Bi atzerabegirako eskainiko ditugu 58. Zinemaldian: bata Don Siegel zuzendariari eskainia; hau da, «indarkeriaren belaunaldia» deitutakoaren kide izan zenari –belaunaldi horretakoa izan zen, orobat, Richard Brooks, iazko Zinemaldian ziklo bat izan zuena– eta bestea fikziozkoa ez den zinema garaikideari eskainia: .doc – Ez fikzioaren bide berriak izenburukoa.

Don SiegelDon Siegel (Chicago, 1912-Nipomo, California, 1991)
Iazko edizioko ildo historikoari jarraiki, ardatz gisa Ameriketako Estatu Batuetako zinemaren aro emankorrenetako bat harturik, Zinemaldiak atzerabegirako bat eskainiko dio aurten Siegeli, Zinemagileak arrakasta handia izan zuen, bai B serie fantastikoan –Invasion of the Body Snatchers (Gorputz lapurren inbasioa, 1956) film entzutetsua berak egindakoa da– bai ekintza-zinemaren genero guztietan.

Warner Bros-eko muntaketa sailean hasi zen Siegel, ekoizpen txiki batzuk egin zituen 1946tik aurrera eta bere belaunaldiko zinegile nagusietako bat bihurtu zen 60ko hamarkadaren erdialdean. Clint Eastwoodekin egindako lana nabarmentzekoa da. Eastwooden maisua izan zen, eta hark aktore ibilbidean izandako momenturik onena bultzatu zuen: The Beguiled (Liluratua, 1971) eta Dirty Harry (Harry zikina, 1971), adibidez.

Hollywooden gustura lan egin zuen arren, Siegel, nolabait, independentea izan zen. Telebista mundura egokitzen jakin zuen; besteak beste The Twilight Zone telesailaren bi saio zuzendu zituen eta mota guztietako enkarguak gauzatu zituen. Gainera, Eastwood bera, John Cassavetes, Lee Marvin, Richard Widmark, John Wayne eta sona handiko beste aktore batzuk bere esanetara aritu ziren. Elvis Presley ere zuzendu zuen, aktore bezala berak egindako film onenean: Flaming Star (1960) westerna.

.DOC Nuevos caminos de la no ficción.doc - Ez fikzioaren bide berriak
.doc- Ez fikzioaren bide berriak izenpean, Donostia Zinemaldiak ez-fikziozko zinema garaikideari buruzko atzera begirako zabala egingo du 58. edizioan. Mundu osoko zinemagintzan dokumentalak azken urteotan hartu duen garrantzia aprobetxatuta, ez-fikziozko zinemaren adibide esanguratsuenetako batzuk bilduko ditu zikloak: norberaren gai pribatuei buruzko autodokumentala, zinema-saiakera, fake edo dokumental faltsua, bideoartisten edo zinegileen ekarpenak, cinéma véritéaren edo dokumental musikalaren gaur egungo bariazioak...

Mundu osoko sona handiko zuzendarien lanak egongo dira atzera begirakoan: My Winnipeg (Guy Maddin, 2007), The five Obstructions (Lars von Trier y Jorgen Leth, 2003), Le souvenir d'un avenir (Chris Marker y Yannick Bellon, 2001), Auge/Maschine-Parts 1, 2, 3  (Harun Farocki, 2002), Los rubios (Albertina Carri, 2003), Profit Motive and the Whispering Wind (John Gianvito, 2007), Mysterious Object at Noon (Apichatpong Weerasethakul, 2000) edo The Wild Blue Yonder (Werner Herzog, 2005), beste askoren artean.

.doc - Ez fikzioaren bide berriak atzera begirakoak ezagutarazi nahi duena, ez-fikziozko zinemagintza da, ezezaguna baita, eta errealitatearekiko bere konpromisoa ez baita oztopo ikus-entzunezkoaz gogoeta formala egiteko. Finean, zinemagintza mota honek inguruko errealitateaz ez ezik, hari buruz hitz egiteko kamerak eskaintzen dituen aukerez ere gogoeta eginarazi nahi die ikusleei.

71. Donostiako Zinemaldia

Emanaldien historikoa

Boturik gabe
Boturik gabe
Zure botua: Ezer ez Batez bestekoa: 5 (Boto 1)
Boturik gabe
Boturik gabe

Hizkuntzak