Zinema ziklo berria martxan
Agur zinemazale bat udazkenarekin batera hasten dugun ziklo berri honetan.
Gure herriarekiko dugun konpromezuan aurrera egiten dugu.
Hitz handia konpromezua. Hitz handia herria.
Iaz etapa berrikuntza garrantzitsuz betetako etapa berri bati ekin genion, esate baterako ohiko ostegunetako emanaldiaz gain, igandeetan ere proiekzioak egin genituen.
Proposamena herritarren gustuko izan zen eta ekimena mantentzeko asmoa dugu eta ahal dugun heinean beste berri batzuk martxan jarri nahiko genituzke.
Egiten ari diren aldaketen aurrean hausnarketa garaia dela dirudi. Guk ongi pasatzera eta gozatzera gonbidatzen zaituztegu, bereziki. Eta dantzatzea, abestea, zinema ikustea, kultura, lagunekin biltzea... da gogo egokia izateko errezeta hoberena.
Beldurrak kikildu eta txikiak egitera garamatza eta hain zuzen, krisi egoeratan garrantzitsuak eta handiak garela jakin behar dugu eta bizitza azkar igaro dela eta bizitzeak merezi duela konturatzen gara.
Zinemak denbora asko darama hor, gurekin, abenturak bizi, beste lekuetara, beste kulturetara edo beste garaietara bidaiatzera edo beste begirada bai izatera laguntzen gaitu.
Amestera, barre egitera, negar egitera, aurkitzera, haztera, maitatzera... eta gorrotatzera.
Gero eta herri gutxiago dira zineklub aukera hau dutenak, herriko pertsona batzuen eta Udaleko kultura saileko lankidetzaren emaitza. Lasarte da herri pribilegiatutako bat. Izan ere, 25 urte daramatza beste batzuk hasi zuten altxor
hau mantentzen.
Zuei hausnarketa hau jakin arazi nahi dizuegu eta honetaz gozatzea nahi dugu.
Aurtengo Zinemaldiak Kultur etxean urte honetan zehar ikusi ahalko ditugun hainbat film eskaini ditu.
Gure konpromezua hor egotea da eta garai hauetan eta herriarentzat egokiena aukeratzea da.
Guretzat atsegin handia da bizi garen lekuan gustatzen zaigun zerbait egiten laguntzea. Biziago sentitzen gara eta
lasartearrago.
Eskerrik asko gurekin bat egiteagatik.