Emanaldien historikoa
Osteguna, 2009, Martxoa 5 - 21:30
2001eko ekaina Iruñean. Camino 11 urteko neskatxa goxo eta ederrak, bere bizitzako azken momentuak bizi ditu ospitaleko gela batean. Senitarte, lagun, apaiz eta hainbat mediku eta erizainez inguraturik aurkitzen da, eta guztientzako heriotza lasai eta zoriontsu baten eredu izango da. Santutasun giro batean eta heriotza saihestezina dela dirudienean, aparteko zerbait gertatzen da gelan. Benetako gertaera batean oinarriturik Camino abentura emozional bat da, hamaika urteko neskatoaren inguruan gertatzen dena, eta era berean berarentzako guztiz berriak diren bi gertakari aurrez aurre ipintzen ditu: maitemintzea eta heriotza.
Osteguna, 2009, Otsaila 19 - 22:00
Salma, emakume palestinar alargun batek Israelgo Defentsa ministroaren aurkako borrokari ekitea erabakiko du; haren etxeak bere limoi-zuhaitzen eremuarekin egiten du muga, Israel eta Okupaturiko Lurraldeen artean. Salmaren zuhaitzak Defentsa ministroarentzat eta haren familiarentzat izugarrizko arriskua direla esango du poliziak laster, eta haiek moztu ditzaten aginduko du. Baina Salmak borrokan egingo du bere zuhaitzak eta bere bizitza salbatzeko.
Osteguna, 2009, Otsaila 5 - 22:00
"This is England", 80. hamarkadaren hasierako Ingalaterran dago girotua. Shaun bakartiak, hamabi urte ditu, eta kostaldeko herri gris batean bizi da. Bere aita Maldibetako gerran hila gertatu da. Opor hauetan zehar, gizon-eredu berriak aurkitzen ditu, tokiko skin batzuk adoptatzen dutenean. Bere lagun berri hauekin, Shaunek festak, bere lehen neskalaguna eta Dr. Martins botak aurkitzen ditu. Combo izeneko, skinhead arrazista ezagutzen du, bera baino nagusiagoa dena, eta kartzelatik irten berria dena. Combo-ren lagun taldeak herriko etnia gutxituak erasotzen dituen bitartean, dena prest dirudi Shaun-ek heltze prozesua aurrera eramateko, lañotasunetik esperientziara emango duena.
Osteguna, 2009, Urtarrila 22 - 22:00
1985an, 43 urte zituela, Jean-Dominique Bauby, Elle aldizkari frantseseko erredaktore buruak, enbolia masibo bat pairatu zuen. Koma egoeratik 20 egun beranduago irtetzen da, gatibutasun sindromearen biktima delarik, guztiz paralizatua dago, ezin du jan mugitu, hitz egin edo arnastu laguntzarik gabe. Nahiz eta buruz funtzionala izan, bere gorputzaren gatibu da, kanpoaldearekin harremanetan jartzeko duen modu bakarra begi ezkerrarekin keinu egitea da. Egoera berri honetara moldatzea behartua dagoelarik, Baudy-k mundu berri bat sortzen du, paralizatuta ez dauden bi gauza ditu abiapuntu: bere irudimena eta bere oroimena.Berk-Sur-Mer-eko ospitalean, ezker begiko keinuak eginez alfabetoko ohizkoak diren hizkiak erabiltzeko kode bat erakutsiko diote, honela hitzak, esaldiak eta paragrafoak osatuko ditu. Metodo honek bere gorputza den kartzela zabaltzeko aukera emango dio (eskafandra), askatasunaren erreinua mugarik gabe planeatzeko aukera emanez (tximeleta).
Osteguna, 2009, Urtarrila 8 - 22:00
Tsane, aitona eta honen behiarekin urrutiko mendi batean bizi da. Bere bizilagunaz gain, irakaslea dena, beraiek dira bakarrik herriko biztanleak. Egun batean, aitonak hiltzen ari dela esaten dio; hiru mendien beste aldera joango dela, gertuen dagoen hirira, eta bere behia merkatuan salduko duela, promestu araziko dio. Lortutako diruarekin ikono erlijioso bat erosi beharko du, ondoren berak gustuko duen zerbait, eta amaitzeko, emazte bat bilatu beharko du.







