Emanaldien historikoa
Osteguna, 2008, Apirila 10 - 22:00
Mamo izen oneko musikari edadetuari, Irakeko Kurdistanean kontzertu bat emateko baimena eman diote. Kako bere lagun fidelak Irango Kurdistanean sakabanatuta bizi diren haren hamar seme musikariak jasoko dituen eskola-autobusa gidatuko du.
Musikari zahar kurduak 35 urte itxaron behar izan ditu iraktar Kurdistanean berriro jo ahal izateko eta hurrengo ilbetea baino lehen ezbehar ikaragarri bat iragartzen duen bere semearen bihozkadari entzungor egingo dio.
Bestalde, mendi-aterpe batean beste 1.334 kantariekin erbesteraturik bizi den Hesho emakumezko kantaria beraiekin joan dadin saiatuko da. Emakumeek Iranen jendaurrean abestea galarazita daukatenez, Heshok autobusean ezkutaturik joan beharko du.
Mamo eta bere taldearen bidaia oztopoz josita egonik, Mamoren irmotasunari esker abentura, zirrara eta magiaren lurraldera iritsiko dira.
Osteguna, 2008, Martxoa 27 - 22:00
1984. 26 herrialdetatik milaka errefuxiatu afrikar Sudango kanpamenduetara iristen dira.
EEBBak eta Israelek bultzatua proiektu erraldoi bat jarri da martxan (Moises operazioa) judu etiopearrak (falashas) Israelera eramateko.
Ama kristau batek, bederatzi urteko bere semea judutarra dela esan dezan konbentzitzen du, honela josetetik eta heriotzatik salbatuz.
Umea Agindutako Lurraldera iristen da. Ofizialki umezurtza da eta Tel Aviv-en bizi den familia sefardí frantses batek adoptatuko du. Bere sekretua jakingo duten beldurrarekin haziko da, ez da ez judutarra, ez umezurtza, beltza baizik.
Batetik maitasuna, mendebaldeko kultura eta judaismoa ezagutuko ditu, eta bestetik arrazakeria eta Lurralde Okupatuetako gerratea. Judutar, israeldar, frantses eta tuneztarrean bihurtuko da, benetazko giza Babeleko dorre bat.
Baina ez du sekula kanpamenduan gelditu zen benetako ama ahaztuko, eta biak elkartzearekin amestuko du beti.
Osteguna, 2008, Martxoa 13 - 22:00
Zein da autobusaren atzekaldean eserita futbol partidara doan mutil ixil hori? Itxura lotsatia duen mutila, benetan mozorrotutako neska bat da. Baina berea ez da bakarra. Iranen emakume askok dute gustokoa futbola.
artida hasi aurretik estadioaren sarreran atxilotzen dute eta gertu dagoen toki batean giltzapetzen dute, bera bezala gizonez mozorrotua dauden beste emakume batzuekin batera. Partidua bukatzerakoan antibizio taldearen esku geldituko dira.
Baina aurretik, torturatu egiten dituzte. Ikusten ez duten partida baten oihuak eta txaloak entzuten dituzte. Eta okerragoa oraindik, futbolari buruz ezer ez dakien soldadu batek kanpoan zer gertatzen ari dena entzun beharko dute. Neska hauek ez daude amore emateko prest, eta modu desberdinak bilatuko dituzte partidatan sartzeko.
Komedia honek Irango emakumeen eskubideen borroka erakusten du.
Osteguna, 2008, Otsaila 28 - 22:00
"Pertsona batzuk ez dira sekula erotzen. Benetan bizitza nazkagarriak izango dituzte" - Charles Bukowski.
Henry Chinaski ahal duen tokian egiten du lan, lantegietan, biltegietan, benetan gustokoena egin ahal izateko: edan, zaldi apostuak egin, bera bezain errorik gabeko emakumeekin ibili, eta batez ere inork publikatu nahi ez dituen istorioak idatzi.
C.Bren Factotum eleberrian oinarritua, beti mugan bizi den gizon baten historioa da, dena arriskatzeko prest dagoen idazle batena, bere bizitza bere olerkia izan dadin.
Osteguna, 2008, Otsaila 14 - 22:00
Candidaren erretiro hartzeko adina pasa da. Lana, gustokoena egiteko aprobetxatzen du: gainontzekoekin gozoa izan. Madrilgo, San Blas auzoko Mary Poppins bat bezala, egan beharrean, metroan dator. Bere arazoak amaigabeak dira eta semeak desastre hutsak , honela egunen batean mendian galdutako etxetxo batera hanka egitearekin amesten du. Ahal izanez gero 3 oiloekin. Azkenik lortzen duenean, ametsari uko egiten dio bere familiarengatik gertu egoteko.
- ‹‹
- 58-tik 58.-a







