Aurkezpena
Okendo Zinema Taldea zazpigarren artea maitatzen dugun jende talde batek osatzen degu.
Lasarte-Oriako herritarrei kalitatezko zinema hurbiltzea da gure asmoa.
80. hamarkadan piztu genuen proiektorea eta denboraldi bat stand by-en egon ondoren hemen gaude berriro.
Aurrekoetan bezela, emanaldiak Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxean izango dira. Sarrerak 5,50€-tan dira.
Internet bidez ere erosi daitezke prezio berdinean http://www.lasarteoriasarean.eu webgunean
ZINEMAN IKUSTEN GERA!!
72 Donostia Zinemaldia 2024 / 72 Festival de cine de San Sebastián 2024
Kaixo lagunok.
Hemen gara, urtero bezala, azkeneko zinemaldiko bizipenak zuekin partekatzeko. Herrietako zineklubentzako, zine talde txikientzako, ze inportantea den horrelako aukera izatea behin eta behingoz aipatzeaz ez gara nekatzen. Aurtengo aukeratutako filmak gustokoak izan ditugu, batzuk besteak baino gehiago, noski, baina guztiekin disfrutatzen, droga moduko bat bezala izango balitz.
Nekatuta, oso, baina pozik, asetuta.
Nosotrxs por nuestra parte y como todo los años, hemos hecho gustosamente nuestra labor de investigar y captar todo un material de primera calidad para que a lo alrgo del año lxs lasarte-oriatarras podáis seguir disfrutando de los viajes interiores y exteriores a donde el séptimo arte es capaz de llevarnos. Más necesitadxs que nunca, en tiempos en los que ésta es sin lugar a dudas la única manera de viajar.
Aquí os dejamos unas valoraciones de algunas de las películas visionadas.
Nos vemos en la kultur etxe!!
Aioooo!!
AINDA ESTOU AQUI
Zuzendaria: Walter Salles
Gidoia: Murilo Hauser, Heitor Lorega
Antzezleak: Fernanda Torres, Selton Mello, Fernanda Montenegro
Argazkia: Adrian Teijido
Musika: Warren Ellis
Iraupena: 136 min
On the Road zuzendu zuenetik hamabi urte pasatu diren honetan, Walter Salles zuzendari
brasildarrak berriz ere filmatu du fikziozko luzemetrai bat. Tarte horretan egin ditu bestelako
lanak ere, gehien bat dokumentalak, baina aurten ohikoagoa duen formatura itzuli da, eta ez
edonola: Ainda Estou Aqui arrakasta eta, oro har, kritika positiboak izaten ari da joan den
irailean Veneziako Biennale jaialdian aurkeztu zutenetik. Gidoirik onenaren saria irabazi zuen
ordu hartan, eta 2025eko Oscar sarietan hautagai izateko faboritoetako bat da, Nazioarteko
Filmik hoberenaren atalean.
Marcelo Rubens Paiva idazlearen eleberrian oinarritu da Salles Brasilgo historiaren atal
beltzetako bat pantailaratzeko: Rubens Paiva diputatu ohi ezkertiarraren desagerpena,
diktadura militar bete-betean, 1971n. Eskuin muturraren indarra handitzen ari den honetan,
eta politikari autoritarioak eta diktadurak zuritzen dituzten norbanakoak ugaritzen ari diren
honetan, Ainda Estou Aqui-ren egunerokotasuna eztabaidaezina da: memoriaz eta galerez
aritzen da, familia protagonistaren argitasunez eta, batez ere, sufritu zuen iluntasunaz.
Filmak une distiratsu asko ditu, batez ere Fernanda Torres aktoreak –ama antzezten du, Eunice
Paiva– egindako lanari esker; senarraren desagerpenetik aurrera, harengan jartzen baitu arreta
filmak. Edonola ere, harago joanda, politikaren mundu ilunean murgiltzen den familia drama
bat da Ainda Estou Aqui; sufrimendu historiko baten kronika bat da ere bai, justizia lortzeko
etenik gabeko lanaren pantailaratzen duen bitartean.
Sallesen zuzendaritza eta istorioa kontatzeko era zuzena da, sinplea eta zuzenean bihotzera
doana, sakoneko eta ezkutaturiko emozioak erakusteko gai izan baita, beste hainbat
elementuren artean.