Espainiako hamasei film aukeratu dituzte Donostia Zinemaldiko Made In Spain sailean parte hartzeko
Donostia Zinemaldiak urteko espainiar ekoizpen garrantzitsuenetako batzuk aurkeztuko ditu berriz ere Made in Spain sailean. Honako hauek dira Donostia Zinemaldiaren 60. edizioan emango dituzten filmak:
Dokumental honek Manuel Cortés “Mijaseko satorra” ezizenaz ezaguturiko gizonaren bizitzako pasarte luze bat irudikatuko du. Cortés hogeita hamar urtez egon zen ezkutuan jazarpen politikoa zela-eta. Gerra Zibilaren espektroa izan zen. Historia hau, errepresioari uko egiteko beren bizitzak sakrifikatu behar izan zituzten hainbat eta hainbat preso politikoren bizitzen isla da.
Paco Leónen opera primak publikoaren saria eta epaimahaiaren sari berezia irabazi zituen Malagoko jaialdian. Filmaren protagonista Carmina da, Sevillan produktu iberikoen denda duen 58 urteko andrea. Zenbait lapurreta jasan eta aseguruak inolako laguntzarik eman ez ostean, dirua berreskuratu eta familia aurrera ateratzeko modu bat asmatuko du. Carmina Barrios protagonistak emakumezko aktore onenaren saria irabazi zuen Malagako zinema-jaialdian.
José Mota da Berlineko zinema-jaialdian lehiaketaz kanpo izan zen Álex de la Iglesiaren azken lanaren protagonista. Filmak langabezian eta egoera ekonomiko etsian dagoen publizista baten istorioa kontatuko digu; Coca-Colaren “la chispa de la vida” leloaren sortzailearena, hain zuzen. Istripu batek erabat aldatuko du bere egoera.
Frankismoaren garaian oparotasun sinbolo izandako Madrilgo España eraikin enblematikoaren eraberritze-lanei buruzko dokumentala da hau. Lanetan hainbat herrialdetako 200 langilek baino gehiagok parte hartuko dute, eta guztien artean anekdota-zerrenda bitxia sortuko dute.
Pablo Traperoren azken lana (Familia rodante, Leonera, Carancho) Canneseko azken zinema-jaialdiko Un Certain Regard sailean izan zen, eta bi apaizen arteko laguntasun-istorioa kontatuko digu. Apaizak Buenos Aireseko auzune batera joango dira bizitzera, han, apostolutza eta gizarte-lana egiteko.
Alberto Rodríguezek (7 vírgenes, After) zuzenduriko thriller honek Zazpi Taldea izeneko polizia-unitate baten ekintzak kontatuko dizkigu. Taldearentzat ez dago alderik oso etikoak ez diren baliabideen eta erabat legez kanpokoak direnen artean. Haien modus operandiak indarkeria, bortxa, gezurrak eta erdikako egiak biltzen ditu; taldearentzat guztia da zilegi.
Álvaro Longoriak zuzenduriko eta Javier Bardemek ekoitziriko dokumental honetan, aktore ezagunak nazioarteko diplomaziaren eta Arabiar Udaberria leherrarazi zuten interes geoestrategikoen mundu konplexuan barrena gidatuko du ikuslea, eta Afrikako azken kolonia den Mendebaldeko Saharako biztanleen historia gogorra aztertuko du. Berlineko zinema-jaialdian estreinatutako filma.
Gabriel Velázquezen bakarkako bigarren filma da. Zabaltegi-Zuzendari Berriak sailean lehiatu zen Amateurs (2008) lehenengo filmarekin; eta Sail Ofizialean Chema de la Peñarekin batera zuzendutako Sud Express (2005) filmarekin. Iceberg filmak Nanteseko Cinespagnolean Lehengo Saria eta epaimahai Gaztearen Saria jaso ditu, baita epaimahaiaren aipamen berezia Gijongo zinema-jaialdian. Lanak hiri txiki batetik pasatzen den neguko ibaian bat egingo duten nerabezaroko hiru historia isil kontatuko dizkigu.
Iciar Bollaín zinemagilearen lanak Katmanduko eskola batera lan egitera joango den Laia irakasle kataluniar gaztearen istorioa kontatuko digu, eta nola han, muturreko pobrezia eta premia handien dutenak baztertzen dituen hezkuntza-panorama tamalgarria aurkituko dituen.
Imanol Uribek bi aldiz irabazi du Urrezko Maskorra, Días contados (1994) eta Bwana (1996) lanekin. Bere film berria 50eko hamarkadako Andaluzian dago girotuta. Enriquek eta Carmenek izugarri maite dute elkar, eta Carmenek mutil-lagunak soldadutza bere hirian egitea lortuko du. Baina Enrique epaitegi batean destinatuko dute, eta egunero ikusten dituen bidegabekeriak direla-eta, zerbait egin beharrean dagoela konturatuko da. Malagako zinema-jaialdian Zuzendari Onenaren saria eta Gigoi Onenaren saria irabazi zituen.
Patricia Ferreiraren (Sé quien eres, El alquimista impaciente) film berriak lau sari irabazi zituen Malagako jaialdian (horien artean film onenarena) eta nerabeen mundua aztertzen du; haien erronkak eta helduekin duten komunikazio falta.
Eduard Cortések (La vida de nadie, ¡Atraco!) bere bizitzako aukera iristen zaion etorkizun gutxiko gazte-talde baten istorioa kontatuko digu. Erruletaren inperfekzioan oinarrituriko metodo hutsezin baten bitartez, mundu osoko kasinoak garbitzeko aukera dute aurrean. Muntaketa onenaren saria Malagako zinema-jaialdian.
Bigarren Mundu Gerran giroturiko suspense thrillerra da hau. Dibisio Urdineko batailoi batek espainiar soldadu baten gorpua aurkituko du. Ebaki bat dauka lepoan, albotik albora, eta bularrean labanaz egindako inskripzio bat: “Mira que te mira Dios” (Adi, Jainkoa adi duzu).
Film hau Berlineko zinema-jaialdiko Forum sailerako eta Buenos Aireseko jaialdiko Cine del futuro sailerako hautatu zuten. Erritual eta tradizio zaharrei loturiko Extremadurako herri batean uda igarotzera joan den gazte baten eta polizia baten arteko amodio-istorioa.
Jaime Rosales (Las horas del día, La soledad, Tiro en la cabeza) zuzendariaren laugarren filma Canneseko Errealizadoreen Hamabostaldian lehiatu zen. Bi alabekin Parisen bizi diren Oriol eta Yolandaren historiaz hitz egingo digu. Gizona arkitektoa da eta emakumea irakaslea. Ebroko Deltan oporretan daudela, istripu batek haien bizitzak aldatuko ditu.
Filma Malagako zinema-jaialdian lehiatu zen, emakume aktore onenaren saria irabazi zuen Abu Dhabiko jaialdian eta Berlineko zinema-jaialdiko Panorama sailean parte hartu zuen. Fatimetu Tindufeko (Algeria) saharar errefuxiatu-esparruetara itzuliko da ama hiltzean, eta han, anaiarekin eta ahizparekin aurkituko da. Bertan dela, amaren azken borondatea bera han gelditzea eta Hayat ahizpa zaintzea zela jakingo du..