72 Donostia Zinemaldia 2024 / 72 Festival de cine de San Sebastián 2024

Kaixo lagunok.
Hemen gara, urtero bezala, azkeneko zinemaldiko bizipenak zuekin partekatzeko. Herrietako zineklubentzako, zine talde txikientzako, ze inportantea den horrelako aukera izatea behin eta behingoz aipatzeaz ez gara nekatzen. Aurtengo aukeratutako filmak gustokoak izan ditugu, batzuk besteak baino gehiago, noski, baina guztiekin disfrutatzen, droga moduko bat bezala izango balitz.
Nekatuta, oso, baina pozik, asetuta.
Nosotrxs por nuestra parte y como todo los años, hemos hecho gustosamente nuestra labor de investigar y captar todo un material de primera calidad para que a lo alrgo del año lxs lasarte-oriatarras podáis seguir disfrutando de los viajes interiores y exteriores a donde el séptimo arte es capaz de llevarnos. Más necesitadxs que nunca, en tiempos en los que ésta es sin lugar a dudas la única manera de viajar.
Aquí os dejamos unas valoraciones de algunas de las películas visionadas.
Nos vemos en la kultur etxe!!

Aioooo!!

AINDA ESTOU AQUI

Zuzendaria: Walter Salles
Gidoia: Murilo Hauser, Heitor Lorega
Antzezleak: Fernanda Torres, Selton Mello, Fernanda Montenegro
Argazkia: Adrian Teijido
Musika: Warren Ellis
Iraupena: 136 min
On the Road zuzendu zuenetik hamabi urte pasatu diren honetan, Walter Salles zuzendari
brasildarrak berriz ere filmatu du fikziozko luzemetrai bat. Tarte horretan egin ditu bestelako
lanak ere, gehien bat dokumentalak, baina aurten ohikoagoa duen formatura itzuli da, eta ez
edonola: Ainda Estou Aqui arrakasta eta, oro har, kritika positiboak izaten ari da joan den
irailean Veneziako Biennale jaialdian aurkeztu zutenetik. Gidoirik onenaren saria irabazi zuen
ordu hartan, eta 2025eko Oscar sarietan hautagai izateko faboritoetako bat da, Nazioarteko
Filmik hoberenaren atalean.
Marcelo Rubens Paiva idazlearen eleberrian oinarritu da Salles Brasilgo historiaren atal
beltzetako bat pantailaratzeko: Rubens Paiva diputatu ohi ezkertiarraren desagerpena,
diktadura militar bete-betean, 1971n. Eskuin muturraren indarra handitzen ari den honetan,
eta politikari autoritarioak eta diktadurak zuritzen dituzten norbanakoak ugaritzen ari diren
honetan, Ainda Estou Aqui-ren egunerokotasuna eztabaidaezina da: memoriaz eta galerez
aritzen da, familia protagonistaren argitasunez eta, batez ere, sufritu zuen iluntasunaz.
Filmak une distiratsu asko ditu, batez ere Fernanda Torres aktoreak –ama antzezten du, Eunice
Paiva– egindako lanari esker; senarraren desagerpenetik aurrera, harengan jartzen baitu arreta
filmak. Edonola ere, harago joanda, politikaren mundu ilunean murgiltzen den familia drama
bat da Ainda Estou Aqui; sufrimendu historiko baten kronika bat da ere bai, justizia lortzeko
etenik gabeko lanaren pantailaratzen duen bitartean.
Sallesen zuzendaritza eta istorioa kontatzeko era zuzena da, sinplea eta zuzenean bihotzera
doana, sakoneko eta ezkutaturiko emozioak erakusteko gai izan baita, beste hainbat
elementuren artean.

CUANDO CAE EL OTOÑO

Director/a : François Ozon.
Guión : Fracois Ozon, Philippe Piazzo.
Intérpretes : Hélène Vicent, Josiane Balasko, Ludivine Sadnier, Pierre Lottin..
Fotografía : Jèrôme Alméras
Música : Eugueni Galperine, Sacha Galperine
Duración : 102 min.
La última película François Ozon formó parte de la sección oficial a concurso del Festival de Donostia. Aquí siempre estamos abiertxs a sus trabajos, siempre a la espera de sus nuevos propuestas.
El director francés después de la comedia ligera «mi Crimen» nos regala con este trabajo donde el drama, la comedia y el thriller se unen a la perfección en un guión que avanza con un ritmo lento pero a paso firme y penetra directamente en las relaciones humanas. Combina muy bien el drama familiar con un suspense que va creciendo en un ambiente rural bastante tranquilo donde salen a la luz secretos familiares y elementos humanos como la culpa, el crimen, las segundas oportunidades, todo ello regado con un humor sutil incluso un poco negro.
Un drama comedia muy francés donde las actrices principales son mujeres , ya de una edad, queriendo poner en valor este hecho y contar con personas con edades más avanzadas y que siguen estando ahí.
La parte de drama nos habla de una historia de dolor , de heridas sin cicatrizar y las consecuencias que esto acarrea, en este caso de estas dos mujeres en la relación con sus hijxs. Cómo ante todo esto el director va tejiendo un clima de ternura aderezado de cierto humor, responsabilidad ésta que recae en el actor e hijo de una de éllas, un magnífico Pierre Lottin, donde finalmente el amor se abre paso dando lugar a la cicatrización.
El director se inspiró en una anécdota de su propia vida.

APRIL

Zuzendaria: Dea Kulumbegashvili
Gidoia: Dea Kulumbegashvili
Antzezleak: Ia Sukhitashvili, Kakha Kintsurashvili, Merab Ninidze
Argazkia: Arseni Khachaturan
Musika: Matthew Herbert
Iraupena: 134 min
Dea Kulumbegashvilik ikuslearentzako erronka modukoa den film luze bat egin du, bere
ibilbideko bigarrena. Zinemaren konbentzioen kontra borrokan ari dela, Kulumbegashvilik
galdera zail eta gogorrak planteatzen ditu April filmean, betiere erantzunik eman gabe, eta
estetikoki apustu arriskutsuak eginda.
Erditze batean haurtxo bat hiltzen den ondoren, Nina obstetra-ginekologoaren morala eta
profesionaltasuna epaitzen hasiko dira, legez kanpoko abortuak egiten dituelako zurrumurruak
ugaritzen diren bitartean.
Plano geldien bitartez, zuzendari georgiarrak modu ezin hobean sortzen du amaierarik ez duen
tentsioa. Oro har, gainera, soinuaren laguntza zatiezinari esker, ikuslea erabat murgiltzen du
zapalkuntzaz eta kontrakotasunaz beteriko mundu ilun batean, protagonistaren ezinegonaren
erakusle, eta sexualitateari eta transgresismoari buruzko obra bilakatzeko. Zentzu horretan,
April film zorrotza da, ikuslea obran erabat sartzea eskatzen baitu.
Kulumbegashvilik film onenaren Urrezko Maskorra, zuzendari onenaren eta emakumezko
aktore onenaren Zilarrezko Maskorra eta gidoi onenaren Epaimahaiaren Saria irabazi zituen
2020ko Donostia Zinemaldian, Beginning bere lehen film luzearekin. Harreman baikor horrek
ere aurtengoan jarraitu du, Zabaltegi-Tabakalera saileko filmik hoberenaren saria irabazi
baitzuen April-ek; hilabete lehenago, Epaimahaiaren Sari Berezia eman zioten Veneziako
Biennale jaialdian.

ESCAPE

Director/a : Rodrigo Cortés.
Guión : Rodrigo Cortés. Novela: Enrique Rubio.
Intérpretes : Mario Casas, Anna Castillo, Gullermo Toledo, Josep María Pou, Blanca Portillo, José Sacristán..
Fotografía : Rafa García.
Música : Víctor Reyes .
Duración : 129 min.
Rodrigo Cortés tiene una corta e interesante trayectoria, en la que destacan Luces rojas (2012), Buried (2010) o El amor en su lugar (2021).
Película sorprendente, mucho .De corte surrealista, tan original y refrescante como desconcertante y atrevida. Estamos ante lo más loco que ha realizado, inclasificable, aunque sí juega muy marcadamente dentro del thriller. Y es que a Cortés nunca le ha gustado mucho lo convencional ni las modas, es por eso que nos viene con una obra rompedora sobre la salud mental y la vida de un hombre que quiere que se cumplan las leyes con el propósito claro de que su responsabilidad individual desaparezca tras ellas. Curioso planteamiento, que nos abre muchos melones, uno de ellos echar una mirada a la sociedad en la que vivimos en este sentido.
Para ello nos presenta a un personaje que no sabemos qué le pasa pero que le vemos totalmente fuera del juego social en que vivimos. Bloqueado, solitario, errático, obcecado, desconectado de todas y cada una de las reglas que habitualmente cumplimos, pero no pasivo. Su actividad se centra en la búsqueda de algo que no acabamos de ver. Y así le acompañamos en esa aparente locura para nosotrxs pero en la que a él se le ve conduciéndose con un propósito fijo.
Todo este caminar se podría decir que se estructura en dos partes. La primera parte se convierte en un thriller trepidante de un hombre que lucha contra su destino manteniendo la tensión en todo momento. Sin embargo en la segunda mitad, la película baja el ritmo y se convierte en un drama más pausado y más aterrador para mi gusto. Personalmente la segunda parte se me hizo dura, durísima. Empecé a sentirme incómoda, que me sobraba. Salí enfadada de la sala, criticando la película. Pero como todas buenas pelis, ésta se quedó en mi interior haciendo su trabajo de pretender ser escuchada sí o sí, derribando a su paso toda suerte de juicios, muros y demás protecciones que habitaban en mí, para poder mirarme en el espejo ante el que me había puesto y descubrir que me hablaba de un dolor, una angustia que descubría en mí y que era muy fea, no el dolor en sí, sino la estrategia creada para no sentirlo. Y cuando fui capaz de abrirme a ello, de mirarlo, escucharlo, flipé. Flipé con la película, su planteamiento, lo que nos cuenta, a dónde nos lleva, cómo ha sido capaz de contar eso, el guión , la producción necesaria para hacerlo, y ante todo ello no tuve más que rendirme y reconocer que era soberbia. Jajaja!! Viva el cine!!! Jajaja!!!!.
En ese escuchar veo a una persona que tiene el propósito firme de librarse de toda responsabilidad. Sencillamente no puede hacerse cargo del dolor que siente. Y es que hemos aprendido que responsabilidad y culpa son en la práctica sinónimos, aunque no así en la definición. Y así él, a raíz de un acontecimiento grave en su vida, entra en una espiral destinada a deshacerse de toda responsabilidad individual, que él vive como culpa, no parando hasta que lo consigue. El camino trazado para ello no deja de ser cuanto menos espeluznante e interesante a partes iguales, y nos proporciona un espejo de nuestra actitud ante esa misma percepción de carga en el que no es fácil mirarse. Y el no hacerlo tiene como consecuencia el tipo de sociedad que tenemos. Y es que nos presenta a un personaje que está sufriendo pero que, a la vez, disfruta, siendo torturado por un sistema que parece ser más fuerte él mismo.
Destacar las actuaciones de Mario Casas, Ana Castillo.
Y cómo no!, José Sacristán. Maravilloso, me encanta su papel de juez. Maravilloso.

BOUND IN HEAVEN

Zuzendaria: Huo Xin
Gidoia: Huo Xin
Antzezleak: Ni Ni, Zhou You, Liao Fan
Argazkia: Piao Songri
Musika: ZHI16, Radiax
Iraupena: 109 min
Biolentzia domestikoa, gaixotasun terminalak eta askatasun nahia. Gai horiek eraman ditu
pantailara Huo Xinek, zuzendari modura egin duen lehen pelikulan. Harreman biolento baten
barne dinamika abiapuntu hartuta –eta aintzat hartuta Txinan oraindik ere garrantzia kentzen
diotela emakumeen kontrako indarkeriari–, Bound in Heaven filmak melodrama epiko eta
amodiozko istorio lazgarri itxura hartzen du minutuek aurrera egin ahala, kolpez kolpe, bidaiaz
bidaia.
Li Xiuwen idazlearen eleberri batean oinarrituta, Bound in Heaven pelikulak gaixotasun
terminala duen gizon baten eta indarkeriak harrapatutako emakume baten istorio hunkigarria
kontatzen du: ustekabeko gertakari baten ondoren ihes egingo dute. Heriotzaren
hondamenetatik bizirik ateratzen den maitasun istorio bat da, itzalen arteko bizi-distira
iheskorra pantailaratzen duena.
Hori baita zuzendariak egin duen hautua, dirdiran arreta jartzea, iluntasuna geroz eta zabalago
eta itogarriago den; protagonistek aurrera egiten baitute, nahiz eta horietako batek bizirik
jarraitzeko duen denbora agortzen ari zaion, pixkanaka. Horrek, ezinbestean, eragina izango du
bien arteko harremanean, eta horri guztiari aurre egiteko moduetan. Huo Xinen estreinako lan
hori –Txinako zinemagintzan ez da ohikoa emakumezko zuzendariak izatea– joan den iraileko
Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatu zen, eta kritikarien FIPRESCI eta epaimahaikideek
aukeraturiko Argazkirik hoberenaren sariak irabazi zituen.

EN FANFARE

Director/a : Emmanuel Courcol.
Guión : Emmanuel Courcol, Irène Muscari.
Intérpretes : Benjamin Lavernhe, Pierre Lottin, Sarah Suco..
Fotografía : Maxence Lemonnier.
Música : Michel Petrossian.
Duración : 103 min.
Por todo lo alto. Título elegido para su versión en español.
Otra película francesa, esta vez dirigida por Emmanuel Courcol. Me gusta el cine francés.Y no parezco ser la única. Como he comentado en otra de las películas francesas de este año en el zinemaldi, “Qand vient l’automme”, a lxs donostiarras está claro que les encanta, y en ese sentido decir que este año ha sido precisamente esta película ”Por todo lo alto” la que ha recabado el premio del público.
Para mi parecer, merecido.
Es una comedia dramática, en la que la ternura, los buenos sentimientos, el humor, el espacio para sentir feo sin juicio, la solidaridad ,la lucha de clases, la generosidad, y…, se dan la mano con la adversidad económica, la enfermedad, la muerte, los complejos, las amarguras..y sale ganado el buen rollo.
Qué más se puede pedir???. Pues eso, premio del público.

LE DERNIER SOUFFLE

Zuzendaria: Costa-Gavras
Gidoia: Costa-Gavras
Antzezleak: Denis Podalydès, Kad Merad, Marilyne Canto, Angela Molina, Charlotte Rampling,
Hiam Abbass, Karin Viard, Agathe Bonitzer
Argazkia: Nathalie Durand, Olivier Rostan
Musika: Armand Amar
Iraupena: 100 min
Heriotzaren berehalakotasuna eta gaixotasun terminalak aurtengo Donostia Zinemaldian
protagonismoa izan duten gaietako bi izan dira, hainbat filmek auzi horiek landu baitituzte. Sail
Ofizialean bertan, gai horietan erabat eta modu zuzenean murgildu den obretako bat Le
Dernier Souffle izan da, Costa-Gavras zuzendari greziarraren eskutik.
Frabrice Toussaint idazlea eta Augustin Masset doktorea dira protagonistak, eta istorioa Regis
Debrayren eta Claude Grangeren izen bereko liburu batean dago oinarrituta. Massetek zaintza
aringarrien unitate berezi batean egiten du lan; Toussaint, berriz, proba mediko batzuk egiten
dabil, eta liburu bat idazteko asmotan gerturatu da medikuaren egunerokora. Heriotzaren
aurreko uneen gainean idatzi nahi du idazleak, eta zuzenean biziko ditu azken momentu
horietako asko.
Topaketa zurrunbilo batez beteriko film bat da –hainbat kasuz eta horiekiko erreakzioez eta
ikuspuntuez aritzen da-, egitura argia duena, batzuetan errepikakorra, baina, aldi berean, oso
aberatsa, bizitzaz eta heriotzaz hainbat lezio eta dilema ematen baititu. Costa-Gavrasen
filmografia osoan bezala, Le Dernier Souffle ere luzemetrai politiko bat da, beldurrei eta
larritasunei aurre egiteko balio duena, bizitzaren amaierari dagokionez.
Aktore guztien lana ikaragarria da: bai protagonista nagusiak antzezten dituztenena, bai
hiltzear diren guztiak gorpuzten dituztenena. Le Dernier Souffle film humanista bat da, eta
baikorra, gaiak, berez, ez duen ematen arren ikuspegi horretarako tarte askorik.

ANORA

Director/a : Sean Baker.
Guión : Sean Baker.
Intérpretes : Mikey Madison, Mark Eydelshteyn, Yuriy Vorisof, Karren Karagulian,
Fotografía : Drew Daniels.
Música : Matthew Hearon-Smith.
Duración : 138 min.
La película formó parte de la Sección Oficial del Festival de Cine de Cannes, donde ganó La Palma de Oro. En el Festival de Cine de San Sebastián la hemos podido disfrutar dentro de la Sección Perlas.
Con ella nos llega una nueva revisión del mito de la Cenicienta, en este caso una historia tragicómica sobre unos personajes de extrarradio. Y es que Sean Baker se han convertido en un especialista en mostrarnos la América invisible y todas sus películas son un viaje por el lado oculto del sueño americano a través de una serie de personajes que acumulan frustraciones.
Un cuento de hadas perverso, donde la inocente princesa no es tan inocente y el príncipe azul no es precisamente un príncipe de cuento.
Bien filmada, la película comienza ofreciéndonos una descripción de un club de alterne con espectáculo sexual, que alterna la comedia alocada con el drama contenido. Durante las dos horas y veinte que dura, no sabes lo que estás viendo. No sabes si estás viendo una comedia negra, un drama, un romance.. .A veces parece una comedia trágica, otras un drama divertidísimo ..Lo que está claro es que es una película que te toca, que te coge y te da un puñetazo, un beso y un abrazo.
La interpretación es buena, con actores eficaces, y una Mikey Madison que ofrece mucha personalidad.
Entre sus anteriores trabajos cabe destacar "Tangerine", "The Florida Project" y " Red Rocket".
La referencia a "Pretty Woman" es inevitable, aunque estamos ante una versión gamberra y retorcida de aquella..
Un trabajo muy disfrutable, logrando que sea a la par entretenidísima e importante en su fondo. Y es que te ríes de lo lindo, de acuerdo, pero el transfondo no puede ser más serio.

HARD TRUTHS

Zuzendaria: Mike Leigh
Gidoia: Mike Leigh
Antzezleak: Mariane Jean-Baptiste, Michele Austin, David Webber, Ani Nelson, Sophia Brown,
Tuwaine Barrett
Argazkia: Dick Pope
Musika: Gary Yershon
Iraupena: 97 min
Pansyren bizitzak etengabe borrokatzea esan nahi du. Min fisiko eta mentala izanik,
haserrearen eta konfrontazioaren bidez harremantzen da munduarekin. Etengabe liskartzen da
denekin: familiarekin, dentistarekin, medikuarekin, supermerkatuko kutxazainarekin... Bere
senar Curtleyk denbora luzea darama emaztea ezin trataturik, eta bien semea, Moses, bere
munduan murgilduta bizi da, ia hitzik esan gabe, hirian noraezean ibiltzea izanik egun osoan
egiten duen gauza bakarra. Bere ahizpa maitekor Chantelle da ulertzen duen eta lagundu
diezaioken bakarra.
Mike Leighek maila berean barregarria, hunkigarria eta mingarria den film borobil bat osatu
du: Hard Truths. Langileriaren egunerokotasunaren eta osasun mentaleko arazoen erretratu
bat egin du zuzendari beterano ingelesak, besteak beste, depresioaz eta munduari aurre
egiteko zailtasunez aritzeko. Ikaragarria da, bereziki, Mariane Jean-Baptiste aktorearen lana,
Pansy protagonista nagusia gorpuzterakoan; sari nagusietarako hautagai izango da, zalantzarik
gabe, lan humano eta erreal hori esker.
Isiltasunek asko esaten dute, eta metodo hori erabiltzen du Leighek gizatasuna are gehiago
nabarmentzeko. Hori, eta komunikazioa, eta komunikaziorik eza. Gizatasunaren inguruko lana
eginda, eta bere filmografia aintzat hartuta, badirudi zuzendari ingelesak, hain justu,
gizatasunean berriz ere fede izateko obrak egiten dituela. Hard Truths filmeko Chantelle
ahizpak Pansyri esaten dion modura: “Ez zaitut ulertzen, baina maite zaitut”.

CONCLAVE

Director/a : Edward Berger.
Guión : Peter Straughan. Novela: Robert Harris.
Intérpretes : Ralph Fiennes, Stanley Tucci, Isabella Rossellini..
Fotografía : Stéphane Fontaine.
Música : Volker Bertelman
Duración : 115 min.
Coproducción entre USA y Reino Unido, que adapta la novela de Robert Harris.
Edward Berger tras su exitosa "Sin novedad en el frente" nos presenta una película de politiqueo, intrigante, detectivesca dentro de una institución tan conservadora como la Iglesia Católica.
Muere el Sumo Pontífice y hay que elegir nuevo Papa. De esta forma arranca 'Conclave'.
Llena de tensión gracias al impecable el tratado de suspenso e incertidumbre que va tejiendo a cada instante, funcionando como un thriller religioso que curiosamente toma unos caminos detectivescos realmente interesantes, de esos que permiten que uno vaya conservando el interés hasta el final.
Un muy estimable guión, lleno de buenos diálogos, soberbias interpretaciones (un destacado Ralph Fiennes) y una magnífica realización de Edward Berger.
Muy recomendable.

MEMOIR OF A SNAIL

Zuzendaria: Adam Elliot
Gidoia: Adam Elliot
Antzezleak (ahotsak): Sarah Snook, Eric Bana, Jacki Weaver, Kodi Smit-McPhee, Dominique
Pinon, Magda Szubanski
Argazkia: Gerald Thompson
Musika: Elena Kats-Chernin
Iraupena: 94 min
Estilo bisual adierazgarria dute Adam Elliot zuzendari australiarraren filmek, baita istorio
humanoak kontatzeko gaitasun eztabaidaezina ere, eta hori guztia berriz ere azaleratu du
aurten, hamabost urteren ondoren luzemetrai bat egin baitu: Memoir of a Snail, animaziozko
fabula polita zein tristea.
1960eko hamarkadako Australian, zorigaitzak eta galerak markatu dute Grace Pudelen bizitza.
Bere familia-unitatea bertan behera erori, eta anaia biki Gilbertengandik banantzen dutenean,
bakarrik sentitzen, eta barraskilo-apaingarriak biltzen hasiko da. Itxaropena aurkituko du Pinky
izeneko emakume zahar xelebre baten adiskide egitean; Pinkyk bere oskoletik ateratzera
inspiratuko du, alde batera uztera etxea eta gogoa nahasten dizkioten gauzak.
Ellioten ahotsa bakana da animazioaren munduan, eta haren gaitasunak ere, eta hori guztia
baieztatu du, beste behin ere, azken film honekin, hura ere stop motion teknika erabilita
osatua. Memoir of a Snail inozentziaz eta imajinazioz beteriko begirada batetik kontaturiko
istorio bat da, eta, besteak beste, horregatik eragiten du enpatia eta askotan mina
protagonistari gertatzen zaionak.
Ezinezkoa bilakatzen baita Prudel ez maitatzea, ezbeharren zerrenda luze horretan aurrera
egiteko nahikoa indar aurkitzen baitu, nola edo hala, barraskiloak betiko bidelagun dituela.
Filmaren arrakastaren erakusle, kritika onak jaso dituela, Annecyko jaialdian filmik onenaren
saria lortu zuela, eta Sitgesen animaziozkoarena.

TURN ME ON

Director/a : Michael Tyburski
Guión : Angela Bourassa
Intérpretes : Bel Powley, Nick Robinson, Justin H. Min, Luke Kirby..
Fotografía : Matt Mitchel
Música : Nate Heller
Duración : 99min.
El segundo largometraje dirigido por el norteamericano Michael Tybursk,
Un mundo sin sentimientos.
“Turn Me On” transcurre en una comunidad en la que se han erradicado los inconvenientes de las emociones humanas gracias a una píldora diaria.
El punto de partida es muy interesante, las personas a las que se les ha quitado las emociones, llegan allí voluntariamente para escapar de un duelo por una separación o fallecimiento. Únicamente tienen que tomarse una pastilla al día, para vivir sin sentimientos. Hasta que por unas circunstancias, una joven pareja se salta su dosis y descubre todo lo que estaban perdiendo por no sentir. Un régimen que pretende ordenar las emociones desordenadas.
Este planteamiento se comenzó a gestar cuando le llegó al director, en plena pandemia ,el guión escrito por Angela Bourassa. Finalmente esta película es el resultado.

ON FALLING

Zuzendaria: Laura Carreira
Gidoia: Laura Carreira
Antzezleak: Joana Santos, Ines Vaz, Piotr Sikora, Neil Leiper
Argazkia: Karl Kürten
Musika: Ines Adriana
Iraupena: 104 min
On Falling-eko protagonista Aurora da, Eskoziako biltegi handi batean lan egiten duen
emakume portugaldar bat. Lantokiko hormen eta pisu partekatuko bakardadearen artean
harrapatuta, Aurora isolamenduari, alienazioari eta elkarrizketa hutsalei aurre egiten saiatzen
da, baina bere buruaz duen kontzientzia arriskuan egoten hasiko da. Algoritmoetan
oinarritutako eta isolatuta mantentzeko diseinatutako ekonomiak zuzendutako ingurune
batean, On Falling-ek zentzua aurkitzeko eta konektatzeko borroka isil eta bizia arakatzen du.
Laura Carreira zuzendariak lanen prekarizazioak eragiten dituen ondorioei buruzko obra sendo
eta sentigarri bat egin du, errealismo soziala, begirada humanoa eta zinema politikoa
uztartuta. Gaurkotasuna gainezka ari du Auroraren bizitza zer-nolakoa den ikusterakoan, eta
hori guztia modu austeroan filmatuta lortzen du Carreirak, begiradan eta ikusten diren
gauzetan arreta jarrita. Finean, islatzen du soldatapeko egun batek protagonistari sortzen
diona: aurrera egiteko ezintasuna, eta bere burua gorrotatzea.
Langileria pobrearen garaiotan, lan esplotazioaz, kapitalismoaz, osasun mentalaz eta horiek
guztiek eragiten dituzten hondamendizko ondorioak pantailaratu ditu Carreirak. Haren opera
prima-ren atzean nor dagoen begiratuz gero, Sixteen Films ekoiztetxea ageri da; besteak beste,
Ken Loach zinemagile britainiarrak 2002an sortutako konpainia. Horrek argi adierazten du
filmaren izaera zein den, baita Carreiraren begiradak ere. On Falling-ek kritika onak izan zituen,
eta zuzendaririk hoberenaren saria jaso zuen iragan iraileko Donostia Zinemaldian.

PARTHENOPE

Zuzendaria: Paolo Sorrentino
Gidoia: Paolo Sorrentino, Umberto Contarello
Antzezleak: Celeste Dalla Porta, Gary Oldman, Stefania Sandrelli
Argazkia: Daria D’Antonio
Musika: Lele Marchitelli
Iraupena: 136 min
Paolo Sorrentino zuzendari italiarra edertasunaren bila ari da oraindik ere, 2013ko La Grande
Bellezza filmean egin zuen modura. Hamar bat urteko parentesi baten ondoren, gai horretara
itzuli baita Parthenope bere azken obran, zeinak denetariko erreakzioak eta iritziak sorrarazi
dituen Cannesko zinema jaialdian estreinatu zutenetik, eta gerora Donostiako Zinemaldian
pantailaratu zutenetik.
Filmak Parthenoperen bizitzaren bidaia luzea kontatzen du, 1950ean jaio zenetik gaur egun
arte. Epopeia femenino honek ez du inolako heroismorik, baina grina gogorrez eta emozioz
gainezka dago: askatasuna, Italiako Napoli hiria eta maitasunaren aurpegiak, benetako baina
alferrikako eta ezin adierazizko maitasun horiez guztiez. Ikuslea Parthenoperen bidaia horren
lekuko izango da, eta bere eboluzioarena.
Sorrentino urteotako formulara itzuli da. Edertasunez beteriko eszenak uztartzen ditu
protagonismoaren barne egoera aztertzen duen bitartean, ohikoak dituen ideiak aipatzeko
existentziaren, gazteriaren, heriotzaren eta, oro har, denbora pasatzearen inguruan. Betiere,
estilo bisual barrokoari eutsita, horren eraginkortasunaz eta beharraz erabat konbentzituta
baitago.
Zalantza eta eztabaida, berriz, zuzendari italiarraren begiradan dago: pertsonaia nagusiaren,
Parthenoperen objektifikazioa da muina, ala hiri baten pertsonifikazioa, zentzu guztietan?
Ikusle bakoitzak egingo du norbere interpretazioa.

PEPE

Zuzendaria: Nelson Carlo De los Santos Arias
Gidoia: Nelson Carlo De los Santos Arias
Antzezleak: Jorge Puntillon Garcia, Sor María Rios, Steven Alexander, Nicolás Marin Caly
Argazkia: Camilo Soratti, Roman Lechapelier, Nelson Carlo De los Santos Arias
Musika: Nelson Carlo De los Santos Arias
Iraupena: 122 min
Berlinale jaialdian zuzendaririk onenaren saria lortu zuen filmaren sinopsiak berak jada
aurreratzen du obraren izaera zer-nolakoa den: “Denboraren egiturazko pertzepzioa ulertzen
ez duen ahots bat, trantzetik gertaera historiko baten hizkuntzak zeharkatzen dituena,
Kolonbian eraildako hipopotamoa dela argudiatuz. Hauxe da haren historia, herri horiek
bezalaxe, benetan non zeuden inoiz jakin gabe hil ziren izakiz osatua”.
Pepe film berezi bat da, eta zaila kategorizatzeko. Dokumental izatetik dokudrama moduko bat
izatera pasatzen da minutuek aurrera egin ahala, tartean pelikula esperimental baten zantzuak
dituela. Edonola ere, nahasketa hori aberasgarria da, modu ezin hobean lortzen baitu mix hori
nahastea Nelson Carlos de los Santos Arias zuzendariak.
Pablo Escobar droga trafikatzaileak Afrikatik Kolonbiara eramanarazitako hipopotamo baten
istorioa kontatzen du; bai bidaia hori, baita Escobarren etxetik ihes egiten duenetik aurrera
gertaturikoa. Horretarako, Ariasek denetariko materiala erabiltzen du; besteak beste, Afrikako
eta Kolonbiako irudiak, artxibo historikoak, off-eko ahotsak eta berriz antzezturiko eszenak.
Emaitza argigarria da: aurtengo filmik berezienetako bat da Pepe, eta sormenaren ikuspuntutik
aberasgarrienetakoa.
Hori bai, egitura bakana du obrak, eta ideia formal eta ez-formal puzzle bat, eta baliteke ikusle
mota batentzako erakargarri ez bilakatzea. Halere, zalantzarik gabe, film hau ikustea ahaztu
ezinezko esperientzia bat bilaka daiteke.

TARDES DE SOLEDAD

Zuzendaria: Albert Serra
Gidoia: Albert Serra
Antzezleak: Andres Roca Rey
Argazkia: Artur Tort Pujol
Musika: Jordi Ribas Suris
Iraupena: 125 min
Urrezko Maskorra lortuta, Donostia Zinemaldiaren garaile eztabaidaezina, eta, aldi berean,
aurtengo edizioan eztabaidarik handiena eragin duen filma izan da Tardes de Soledad. Albert
Serra zuzendari katalana ohitua dago polemiketara, eta horixe bera ekarri du berekin
oraingoan ere.
Horren guztiaren atzean gaia bera dago, eta dokumentalak erakusten duena. Andres Roca Rey
zezenketariaren egun baten azalpena da, esnatzen denetik zezenaren aurren jartzen den arte.
Lehen aldia da inor zezenketaren munduan hain sakon sartu dela, eta horrek balio izan dio
Serrari mundu horren xehetasun guztiak biltzeko; betiere, zezenketariaren ikuspuntutik, eta ez
animaliarenetik.
Finean, zezenketa inoiz ikusi ez bezala ikus daiteke, hortaz, eta, ikuspuntu zinematografikotik,
zuzendariak sekulako lana egiten du. Dokumental bortitza da, ez baitu ezer ezkutatzen, eta
eztabaidarako eta gogoetarako tokia uzten du, zeharka; antropologiatik asko ere badu, zentzu
horretan.
Kamerak sufrimendua erakusten du, agonia, baina baita mundu horrek sustraietan duen
gizontasun, maskulinitate eta matxismo hori ere, protagonistan eta bere kuadrillan bertan
islatuta. Dokumentalarena begirada deseroso bat da, eta auziaz harago, zinemaren inguruko
zalantzak pantailarazten ditu: irudien moralitateaz, heriotzaren irudikapenaz eta zezenketa

72. Donostiako Zinemaldia

Emanaldien historikoa

Boturik gabe
Boturik gabe
Boturik gabe
Boturik gabe
Boturik gabe

Hizkuntzak