Zinemalditik

Xabier Andonegiren zutabea Txintxarri aldizkarian

Ala egokitu zait honakoan eta nahiko uste gabean gertatu bada ere gauza, benetan, ederra eta sakona ere bada. Beno baina, zertaz ari naiz? Ba begira, SIGNIS deitzen den sari bat bada, UNESCO barnean dagoen elizako elkarte kultural baten izenean ematen dena eta, aurten suertea izan dut, bertako epai mahaian egokitzearekin. Gehien baloratzen dena pelikulen sendotasun artistikoarekin batera, giza balioen eta espiritualtasunaren presentzia da eta, era berean, bizitzako galdera sakonei ematen zaien jokoa.  Zer nolako pelikulak ikusi ditugun? Sail ofizialekoan ibili beharra daukagu eta bertatik aukeratu. Oraindik ez dakit zein izango den saritua baina, bai esan dezaket, oso goi mailako zinea ikusi ez badugu ere, gaiak jorratzean eta bertan azaltzen diren ikuspuntuak indartsuak direla eta oso onak. Besteak beste, familien egoera berrietan eta bere baitan gertatzen diren istorio ezberdinetan aurkitzen ditugun lotura hunkigarriak, edo bizitza eta heriotza uztarturik sentitzeko amatasunean garatzen den bizipena, berdin adibidez, gerrateak estalirik, pertsonen baitan ezkutatzen ditugun isilekoak eta beste hainbat gauza eder.  Ez dago ukatzerik, oraindik ere zinemak baduela eduki, telebista eta beste informatika bide berriak eman ezin duten xarma bat, batez ere, Donostia bezalako zinemaldi baten erakusten den jarrera, jendetza eta gosea ikusi eta gero. Bai, badira beste bide egoki asko ere, baina nik sumatu dudan hunkigarritasun hori berria ez bada ere, berriturik sentitu dut eta honelako festibalei, batzuetan, kritika gogorrak egiten badiegu, badute arima bat galdu behar ez dena, naiz beste alderdi askoetatik zenbait gauza oso axalekoak izan.
 

Xabier Andonegi (Lasarte-Oriako apaiza)

67. Donostiako Zinemaldia

Datozen filmak

Hil Kanpaiak (J.B.G.A.)
Ostirala, 2020, Abendua 4 - 19:00
Boturik gabe
Sentimental
Ostirala, 2020, Abendua 18 - 19:00
Boturik gabe

Emanaldien historikoa

Boturik gabe
Boturik gabe
Zure botua: Ezer ez Batez bestekoa: 5 (Boto 1)
Boturik gabe
Zure botua: Ezer ez Batez bestekoa: 5 (Boto 1)

Hizkuntzak